Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Astelehenean, hilak 28, irekiko da Udal Musika Eskolako ikasleen aurrematrikulazio epea

2025-04-25

Apirilaren 28tik maiatzaren 7ra, ikasturte berrirako aurrematrikula egin ahal izango da Manuel Lekuona Kultur Etxean

asarte-Oriako Udaleko Kultura zinegotzi Ainara Elicecheak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Manuel Lekuona Kultur Etxean, Udal Musika Eskolan 2025-2026 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea irekiko dela iragartzeko. Rebeka Parras Ruiz udal teknikariak ere parte hartu du ekitaldian, eta aurten Musika Eskolan eskaintzen diren ikastaroen egitaraua zehazteaz arduratu da.

Interesatuek aurrematrikula apirilaren 28tik maiatzaren 7ra egin ahal izango dute, 09:00etatik 13:30era, Manuel Lekuona kultur etxean. Formularioa on-line ere eska daiteke, kultura@lasarte-oria.eus helbidera idatzita. Aurrematrikula egitea derrigorrezkoa da.

Bere adierazpenetan, Elicecheak azpimarratu du “oso garrantzitsua dela musika ikasketa txikitatik sustatzea, hezkuntza irisgarria eta bizitzako etapa guztietara egokitua eskainiz, 4 urtetik hasi eta helduarora arte”.

Bestalde, Rebeka Parrasek programa pedagogikoa xeheki azaldu du. Horren arabera, mailaka egituratutako ibilbide bat egingo da, 2021ean jaiotako adingabeentzako tailerretatik hasi eta ikasle gazte eta helduentzako instrumentu- eta koru-taldeetaraino. Musika hizkuntza, akordeoia, biolina, zeharkako flauta, txistua, gitarra klasikoa eta elektrikoa, tronpeta, pianoa, trikitixa eta panderoa, perkusioa, instrumentu-taldea, kamera eta abesbatza (haurrena eta helduena).

Horrez gain, Udalak jakinarazi du datorren astean zehar 6 urtetik gorako haurren etxeetara gutun pertsonalizatu bat bidaliko duela, Musika Eskolara hurbiltzera, musika mundua ezagutzera eta ikastaroren batean matrikulatzera animatuz.

Eskaera egiteko, dagokion kuotaren %10 ordaindu beharko da. Zenbateko hori matrikularen lehen ordainketatik deskontatuko da. Azkenean matrikula egiten ez duenak ez du eskubiderik izango egindako ordainketa itzultzeko.

Matrikula epea ekainaren 9tik 16ra izango da eta udal erregistroan edo erregistro elektronikoaren bidez egin ahal izango da. Irailaren 1etik 15era, Musika Hizkuntzako eta Instrumentuko plaza hutsak eskuratu ahal izango dira, iristen diren ordenaren arabera.

2025-2026 ikasturteko tasak

  • Musika txokoa: 310,00 €
  • Musika-hizkuntza: 310,00 €
  • Musika-tresna: 310,00 €
  • Txistua edo akordeoia: 242,70 €
  • Leng. musikala + musika-tresna: 574,20 €
  • Leng. musikala + txistua/akordeoia: 449,95 €
  • Abesbatza: 51,95 €
  • Kamera: 155,90 €
  • Talde instrumentala: 102,30 €

Ordainketa banku-helbideratze bidez egingo da, ordainketa bakarra egiteko aukerarekin (irailaren 25etik 30era) edo 10 hilekotan zatituta (irailetik ekainera).

Era berean, hobari-programa zabala aplikatuko da Gazte Txartelaren titularrentzat, familia ugarientzat, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) onuradunentzat eta beste kasu berezi batzuentzat.

Postuen esleipena postaz jakinaraziko da.

 

Dokumentuak deskargatu

Programa [pdf]

Programa