Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Asteazkeneroko kale-merkatuak partzialki irekiko du berriro zerbitzua

Asteazken honetan berriro irekiko da asteroko kale-merkatua. Gehienez ere 14 postuk, janari eta edarienak, oinarrizko produktuak eskainiko dituzte Loidibarrengo frontoian 09:00etatik 13:00etara bitartean.

2020·04·27

Horrela, udalak behin-behinean ekingo dio berriro asteroko kale-merkatuan oinarrizko produktuak saltzeari, eta Loidibarrengo frontoian gehienez 14 postu jartzen utziko du. Kale-merkatura itzuliko diren postuak janariak eta edariak eskaintzen dituztenak dira. Jendearentzat irekitzeko ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da.

Loidibarrengo frontoira lekualdatzearen arrazoia merkatua inguru kontrolaerraz batean eskaintzea da, COVID-19aren pandemiagatik behar dituen segurtasuneko eta higieneko neurriak mantendu ahal izateko.

Postuek gutxieneko segurtasun-tartea izan beharko dute beren artean, eta mugatu egingo da barrura aldi berean sartu ahalko diren pertsonen kopurua, osasun-agintariek gomendatutako segurtasun-distantzia mantendu ahal izateko.

Hainbat gomendio egiten zaizkie kale-merkatura joango diren pertsonei:

  • Denbora guztian mantentzea beste pertsonekin gutxienez metro 1eko distantzia (2 metrokoa, ahal bada).
  • Eskularruak erabiltzea, eta, ahal bada, maskara.
  • Bistan jarritako jeneroa ez ukitzea, betiere salgai dauden produktuak postuko langileek manipulatuko dituztelarik.
  • Udaltzainen jarraibideak denbora guztian errespetatzea.