Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Asteazkeneroko kale-merkatua Andatza plazan izango da

Asteazkeneroko kale-merkatua Andatza plazara joango da zerbitzua hobeto kontrolatzeko. Asteazken honetatik aurrera postu guztiek berriro eskainiko dituzte produktuak plaza horretan, eta furgonetak Aralar plazan jarriko dira

2020·06·02

Lasarte-Oriako asteroko kale-merkatua Andatza plazara lekualdatzen da, ohiko ordutegian, bere salmenta postu guztiekin ireki ahal izateko. Furgonetetatik zerbitzatzua ematen dituzten postuak Aralar plazan jarriko dituzte.

Postuen edukiera hobeto kontrolatzeko, kale-merkatuak sarrera bat eta irteera bat izango ditu. Derrigorrezkoa da maskara erabiltzea, kontraindikazio medikoagatik izan ezik.

Hainbat gomendio egiten zaizkie kale-merkatura joango diren pertsonei:

  • Denbora guztian mantentzea beste pertsonekin gutxienez metro 1eko distantzia (2 metrokoa, ahal bada).
  • Bistan jarritako jeneroa ez ukitzea, betiere salgai dauden produktuak postuko langileek manipulatuko dituztelarik.
  • Udaltzainen jarraibideak denbora guztian errespetatzea.