Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu avisos

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Asfaltatze lanak Lasarte-Oriako hainbat kale eta bidetan

2025-05-14

Lanak maiatzaren 15ean hasiko dira Larrekoetxea kalean

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du hiru alkatetza-bando argitaratu direla maiatzaren 15etik 27ra bitartean herriko hainbat kale eta bidetan ibilgailuen zirkulazioan eragina izango duten asfaltatze lanak direla eta, betiere eguraldiak horretarako aukera ematen badu.

Hona hemen aurreikusitako jarduerak:

  • Larrekoetxe kalea (1etik 14ra zenbakiak): maiatzaren 15 eta 16an.
  • Kale Nagusia (83. zenbakitik Txartelaren biribilguneraino): maiatzaren 16, 19 eta 20an.
  • Azkorte bidea (Negutegi ibildidea): maiatzaren 22, 23, 26 eta 27an.

Lanen ordutegia 8:00etatik 18:00etara izango da. Tarte horietan, eta obraren beharren arabera, ibilgailuen sarbidea guztiz edo zati batean murriztu ahal izango da eraginpeko aldeetan.

Udaletik herritarrei ulermena eskatu diete obra hauek eragin ditzaketen eragozpenengatik, bide publikoen egoera hobetzeko beharrezkoak diren esku-hartzeak direla gogoraraziz.