Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Arteaga II.a pilotari lasarteoriatarraren profesional-mailako azken partida

Partida larunbat honetan izango da, irailak 17, 20:00etan, Michelingo Frontoian

2022·09·13

Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso kiroletako zinegotziarekin eta profesionalki Arteaga II.a izenez ezagutzen den Axier Arteaga pilotariarekin batera, Arteaga profesional gisa erretiratuko dela-eta larunbat honetan jokatuko den pilota partida aurkeztu zuten.

26 urteko Arteaga II.ak 2016an egin zuen debuta profesionaletan, Tolosako Beotibar frontoian, eta ia 7 urte honetan 300 partida inguru jokatu ditu.

Pilotaria larunbateko partida iristeko gogoz agertu zen, eta nahi luke zaleen aurrean garaipen batekin agur esateko aukera izatea, baina, batez ere, partida on batez goza dezaten.

Lasarte-Oriari eta zaleei urte hauetan eta batez ere azken asteotan jasotako kariñoagatik eskerrak emanda, erretiroaren albistearekin batera, Udalari eta Baikori ere eskerrak eman nahi izan zizkien azken partida hori udalerrian egin ahal izateko egindako kudeaketagatik, hartara senideak eta adiskideak bera ikustera hurbiltzeko aukera izan dezaten.

“Egun polita izango da, gogorra, baina polita niretzat. Eta bizitza osorako gogoratuko dudana” —zioen Arteagak.

Partida larunbat honetan izango da, irailaren 17an, arratsaldeko 20:00etan, Michelingo frontoian, eta Artola-Aretxabaleta eta Arteaga II-Aranguren bikoteak arituko dira elkarren aurka.

Sarrerak 10 euroan erosi ahalko dira, partida baino ordubete lehenago Michelin Kirolguneko leihatilan, eta baita online ere www.entradasfronton.com webgunean.

Valdiviak nahiz Alonsok denik onena opatu zioten bere etapa berrian, eta Arteagari bere azken partidan sostengua ematera animatu zituzten herritarrak, despedidaren oroitzapen polit bat osatzeko. “Arteaga pilotaren erreferente da udalerrian, eta hala izaten jarraituko du. Jarraitzeko moduko adibide bat.” —amaitu zuen Alonsok.

 

Profesionaletako palmaresa:

2020ko promozioko buruz buruko txapelduna

2017ko promozioko buruz buruko txapelduna

2017ko promozioko binakako txapelduna

 

Amateurretako palmaresa:

GRAVN 2015

Bergara Hiria 2015

Antiguo torneoa 2015

El Diario Vasco 2015