Areto futbola txapelketan izena emateko epea zabalik dago
2018·10·04
Izen emateak online egin behar dira, urriaren 19a bitartean, ondoko helbidean: www.leverade.com/manager/sportmadness .
Aurreko urtean egin zen moduan, txapelketa kudeatzeko (egutegia, ordutegiak, emaitzak, sailkapenak…) aplikazio informatiko bat erabiliko da, eta beronek app ireki bat izango du, sakelako telefonotik kontsultak egiteko aukera emango duena. Erreminta honi esker txapelketan gertatzen denaren jarraipena gertaeraren une berean egin ahal izango da.
Gehienez 14 talde izango dira (izen ematearen hurrenkera errespetatuko da), jokalarien gutxieneko adina 16 urte izango da (2002an jaioak); izen ematearen prezioa 439,00 euro da eta deskontuak izateko aukera dago.
Txapelketa udal kirol guneko pista irekian jokatuko da.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.