Ardo-dasta Lasarte-Orian
2020·03·04
Café-Bar Buenetxea tabernako Yolanda Palomaresek, Aterpearen izenean, eta harekin batera Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotziak, aipatutako lau establezimenduetan martxoaren 9tik 12ra egingo den ardo-dasta aurkeztu zuten.
Palomaresek lasarteoriatarrei upeltegi ezberdinetako hainbat ardo dastatzeko aukera emango dien jarduera zehaztu zuen
Parte hartzeko, taberna bakoitzean izena eman beharko da, 7 euro ordainduta. Inskripzioak egunean bertan ere egin ahalko dira, betiere plaza librerik geratzen bada, gogorarazi behar baita 20-25 pertsonara mugatuak direla, taberna bakoitzaren arabera.
Dastaketak 19:00etatik 21:00etara bitartean egingo dira, eta hauexek izango dira.
- Martxoaren 9an, Buenetxea kafe-tabernan: Rioja Vega upeltegia;
- Martxoaren 10ean, Eguzki Tabernan: Ramón Bilbao upeltegia;
- Martxoaren 11ean, Zubieta Tabernan: Ardo zurien dastatzea;
- Martxoaren 12an, Viña del Mar Kafetegian: Bodegas Riojanas upeltegia;
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.