Aplikazio habiaratuak
Prozesu partehartzaileak
Hasierako onespea: Zaraten eta bibrazioen aurka ingurumena babesteari buruzko ordenantza
22·04·2022
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
22/04/2022
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
07/06/2022
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
Gaur egungo fasea
Lasarte-Oriako udalbatzarrak, 2022ko apirilaren zazpian egindako ohiko bilkuran, hasierako izaeraz onetsi du zaraten eta bibrazioen aurka ingurumena babestea arautzen duen ordenantza.
Horren bidez, espedientea jendaurrean jartzen da 30 egun balioduneko epean, interesatuek espedientea azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten.
Ordenantzaren testua Udaleko Hirigintza departamentuan eta udalaren webgunean dago eskuragarri (Herritarren Partaidetza atalean).
Adierazitako informazio-epea igaro eta erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ez bada, ordura arte behin-behineko erabakia behin betiko hartu dela ulertuko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe. Alegazioak Udal Erregistroaren bidez aurkeztu behar dira
Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 6. artikuluak eskumena ematen die udalei kutsadura akustikoari buruzko udal-ordenantzak egin eta onartzeko.
Kutsadura akustikoari dagokionez herritarrek gero eta sentsibilitate handiagoa dutela jakinik, eta herritarren atsedena zarata eta/edo bibrazioak sor ditzaketen jardueren garapenarekin bateragarri egin daitekeela sinetsita, Lasarte-Oriako Udalak zaraten eta bibrazioen udal ordenantza egin du. Ordenantza horren helburua da udal-eskumenekoak diren arlo horretako alderdiak arautzea.≪Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak dagoeneko aipatzen eta arautzen ditu udal-eskumeneko hainbat alderdi, hala nola zarata-mapak, soinu-immisioaren mugak, neurketa-metodoak eta abar, eta, beraz, Ordenantza honetan ez dira alderdi horiek aldatu nahi, baizik eta bertan araututa ez dauden beste batzuekin osatu, hala nola proiektu akustikoen edukiarekin, soinu-potentziaren mugatzaileen eskakizunekin eta abarrekin. Dauden jarduerei dagokienez, Ordenantza berriaren baldintzetara egokitzeko modua jasotzen da, biztanleei eragozpenak eragiten badizkiete.
Bestalde, 2016ko uztailaren 12an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen ≪Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko ekainaren 15eko Agindua, eraikuntzaren kontrol akustikoari buruzkoa≫. Agindu horretan, eraikuntzaren kalitatearen kontrola arautzen da, eta eraikinek bete behar dituzten prestazio akustikoak in situ egiaztatzeko prozedura ezartzen da, ≪Eraikuntzako Kode Teknikoaren zaratatik babesteko OD HR Oinarrizko Dokumentuaren≫ arabera. Ordenantza honen bidez, agiri horren eskakizunak osatu nahi dira, eraikin eraiki berrietan kalitate akustiko egokia bermatzeko.
Ordenantza hau udalerrian zarataren aurkako borrokaren erregulazioari ikuspegi zabal eta integratzaile batetik ekiteko helburuarekin argitaratzen da, prebentzio-ekintzak sustatuz eta soinuigorleen gaineko ikuskapen- eta kontrol-jarduera administratiboak bultzatuz, bai eta herritarrei kutsadura akustikoari dagokionez dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa emanez ere, goragoko mailako arauetan xedatutakoari kalterik egin gabe.
Erlazionatutako berriak
2021·10·21
Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko eta erakusketa bat egiteko
2020·10·22
Zurmailu Zurlanketa Elkarteak aurtengo hitzarmena sinatu du Udalarekin
Hitzarmen hau sinatzearekin, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du Udalak, lokala mantentzeko lanetarako, taila-ikastaroak egiteko, erakusketa bat egiteko eta Udalarentzako taila bat egiteko. Aurtengo erakusketa azaroaren 5etik 15era bitartean izango da, 18:00etan, Antonio Mercero gunean
2018·04·16
Zure enpresa nola sortu eta kudeatu
Maiatzak 8 eta 9 Lanbidek “zure enpresa nola sortu eta kudeatu” ikastaroa antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.
2020·03·06
Zumbako V. Maratoia Loidibarren frontoira lekualdatuko da
Bihar larunbaterako, martxoak 7, euria egingo duela aurreikusten denez gero, Zumbako V. Maratoiaren jarduera Loidibarrengo frontoira eramango da