Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Apirileko kultur agenda
2022-03-31
KORRIKA
- Hilaren 1ean: Korrikaren aurkezpen Jaialdia
- Hilaren 4tik 7ra: Erakusketa-Korrika umeen begietatik
AEKk antolatzen duen Korrikaren barruan, Korrika Kultura ere ospatzen da. Korrika kulturalean kokatzen da erakusketa hau. Korrika gai hartuta, Korrika Umeen Begietatik izeneko erakusketa antolatu dugu, bertan ikasgela bakoitzak sortutako horma-irudiak erakutsiko ditugu.
- Hilaren 9an: Antzerki familiarra “Mondo lirondo”, Spasmo Teatro.
- Hilaren 23an: Antzerkia helduentzat “Lehendakari gaia”, Txalo Produkzioak
Erakusketak
- 1etik 24ra: Faouzi Boutaghrassa (Margoa)
1993an jaioa, koadroen eta horma-irudien margolaria, hainbat teknikarekin. Bere gai gogokoenen artean erretratuak eta paisaiak daude. Gainera, bere koadro askok islatzen dituen gizarte-egoerei egiten diete erreferentzia, horiek behatzean hausnarketa pertsonala egiteko asmoz.
- Hilaren 26tik 29ra: Noaingo Bataila
Aurten 500 urte bete dira AMAIURreko batailatik, Gaztelako 1512ko inbasioaren ondoren, nabarroak ez ziren menderatu, eta Noaineko guduan (1521) Nabarraren independentzia defendatzeko azken ahalegina egin zen. Baina ez zen azkena izan.
1522an navarro talde batek AMAIUR gaztelua berreskuratu zuen eta hainbat hilabetez defendatu zuten Gaztelako tropen aurrean. Erresistentzia hori heroitasunaren eta nabarren independentziaren defensa etsiaren sinbolo gisa igaro zen historiara. Parte hartzera, ikastera eta Euskal Herriaren historia markatu zuten gertaerak gogora ekartzera gonbidatzen zaitugu.
Zinema
Haurrentzako zinema:
- Hilaren 3an: “Ainbo, Amazoniako gerraria”
- Hilaren 3an: “Hilaren 10ean: “Kaporito, el guardián de la montaña”
- Hilaren 3an: “Hilaren 24an: “Sonic 2, La película”
Helduentzako zinema:
- Hilaren 3an: “CODA”
- Hilaren 10ean: “Código emperador”
- Hilaren 24an: “Competencia oficial”
Okendo zine-forum:
- Hilaren 8an: “Licorice pizza”
- Hilaren 22an: “Espíritu sagrado”
Opera denboraldia
Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, hilaren 13an “Romeo y Julieta” emanaldia izango da, Shakespearearena.
Shakespearen zoritxarreko maitaleak pasioaren eta tragediaren mende daude XX. mendeko balletaren maisulan honetan, mundo osoan ezaguna den maitasun istorio iraungiezina.
1965ean The Royal Ballet taldearekin estreinatu zenetik, Kenneth Macmillaren Romeo eta Julieta, klasiko moderno bihurtu da, Berona errenazentistaren kolorean girotua.
Hitzaldia
- Hilaren 26an: Noaindik Amaiurerra 1522-2022
Beñi Agirre
Dantza Topaketak
Hilaren 28an, 19:00etan Okendo Plazan: Kukuka, Erketz, Semblante Andaluz, Amaia Caballero, Sahara, Nigeria.
Udaberriko Bertso Saioa
Ttakun K.E. eskutik, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Ane Labaka herritarra.
Bertso-saioa Bea Egizabalek dinamizatuko du.
Ez da ohiko bertso-saioa izango. Herriko beste eragile eta disziplina artistiko batzuekin uztartuz egingo da.