Apelliduak abizendu kanpaina jarri dute abian Buruntzaldeako Udaletako Euskara Zerbitzuek
2022·05·04
Adibidez, Echeverría “ch”-z idatzia duenak Etxeberria “tx”-rekin idazteko, zein agiri behar diren eta nora jo azaltzen da eskuorri horietan.
Abizenaren grafia zuzena zein den jakiteko, Euskaltzaindiaren webguneko Onomastika atalean egin daiteke kontsulta.
Abizena euskarazko grafiara aldatzeko tramitea oso erraza da. Agiri hauek eraman behar dira Bake Epaitegira:
- Errolda agiria: Udaletxeko bulegoetan egiten da.
- Jaiotzagiri literala: Herriko Bake Epaitegian egiten dute. Donostian erregistratuta daudenek Donostiako Erregistro Zibilera joan behar dute, Kalkutako Teresa plazara.
- NANaren kopia
- Familia liburua (ezkondua egon edo seme-alabarik izanez gero).
Eskuorria, bereziki gazteei zuzendua dago, hala ere, adin tarte horretarakoa ez den edozeinek eskuorria eskuratu eta abizenaren grafia euskaraz jarri nahi badu, bere udalerriko Euskara Zerbitzura jo dezake edo Buruntzaldea euskaraz webgunean kontsultatu. Jon Antxordokik, Euskara Batzordeko lehendakariak, adierazi du Lasarte-Oriako zenbait puntu esanguratsutan ere utziko direla kanpainaren diptikoak, interesa duen orok zer tramite egin behar dituen jakin dezan.
Argazkia: Txintxarri Aldizkaria