Lasarte-Orian aparkatzea
13·07·1918
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
18/5/2018
Gaur egungo fasea
Lasarte-Oriako Udala jakitun da gure herriak duen arazo handienetako bat aparkatzeko tokiarena dela. Arazo hori erremediatze aldera, zenbait jarduketa egiten ari gara, aparkatzeko plazen kopurua gehitzeko xedearekin, lur gainekoak bezala lurpekoak ere:
- Arranbideko aparkalekuaren egokitzea.
- Okendoko, Tajamar errotondako eta Michelingo lurpeko aparkalekuen plazak alokatzea.
- Iñigo de Loiola eta Uistin kalean lur gaineko plazen kopurua gehitzea.
Orain artean egindako ahalegina handia izan bada ere, beharrezkoa zaigu neurri gehiago hartzen jarraitzea, betiere gure kale eta plazen irisgarritasuna eta kalitatea errespetatuz, herritar guztiek erabili eta gozatu ahal izateko, ez bakarrik aparkatu nahi dutenek.
Udalbatzarrak hala eskatuta, Lasarte-Oriako aparkalekuei buruzko azterketa tekniko bat egin da eta, bertan, hainbat proposamen planteatzen dira. Dena den, prozesu parte-hartzaile bat martxan jartzea komeni da.
Faseak
1. Fasea
Prozesu berri hau maiatzaren 2an abiarazi zen, eta parte hartzeko 8.000 orri banatu ziren Lasarte-Oriako etxeetako postontzietan. Orri horretan, herritarrek modu irekian proposa zitzaketen udalerrian, beren auzoan edo beren kalean aparkatzeko arazoa konpontzeko ideiak eta proposamenak.
Parte hartzeko orri horiek aurkezteko epea apirilaren 18an amaitu zen. Udalaren webgunearen bitartez ere egin ahal izan ziren proposamenak.
2. Fasea
Zerbitzu teknikoak jasotako proposamenak aztertzen ari dira, horien bideragarritasuna aztertu eta, bideragarria izanez gero, horien kostua zehazteko. Bideragarriak badira eta kosturik ez badute, pixkanaka gauzatuko dira Zerbitzu Publikoen aldetik. Kosturen bat badute eta, ahal izanez gero, Udalak bere aurrekontuetara gehituko ditu.