Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Antzerkia: Kilimaterioa

calendario NOIZ 2026
Urtarrilaren 31n
• 19:30
idioma HIZKUNTZA Euskara
entradas SARRERAK 6,2 € Aurretik erosketa online
  • Umorea, bertsoak eta emakumeen aldaketa-prozesuak

Sinopsia

Kaitin Allendek sortutako “Klimaxetik klimateriora eta buelta” (Komendialdia jaialdiko txapelketako irabazlea ) bakarrizketatik sortu da KILIMAterioa.

Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen gara? Alboan duguna akabatzeko moduan gaude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen gara. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen dizkigu.

KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.

Emakume helduak oholtza gainean, sortzaileak, sorginak, bakoitza egoera eta ziklo desberdin batean murgilduta gaiari umorez eta konplexu gabe heltzeko gogoz.

Estreinaldi ederra izango da saio bakoitza, jolasak eta inprobisazioak lagundutako akelarre txiki bat.

 

 

Dokumentua deskargatu

Dossierra [pdf]

Kartela