Andrejoakinaenea haur-eskolan matrikulatzeko epea
2022·04·11
2021 eta 2022 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete.
Izen ematea presentzialki egin ahal izango da 9:30 tatik 12:30 tara eta 14:30 tatik 15:30 tara eta online egiteko aukera ere badago www.haurreskolak.eus helbidean.
Haurreskola itxita egongo da apirilaren 14 tik 24 era oporrak direla eta.
Eskariak aurkezteko eta onartze-epeetarako egutegia
Eskabideak aurkezteko egutegi komun hau eta haurrak onartzeko prozeduraren epeak ezartzen dira:
- a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 11tik maiatzaren 9ra
- b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 8an
- c) Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 9tik 15era
- d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 15 arte
- e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 30ean
Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 7ª.
Jaioberrien izenemateen kudeaketa (maiatzaren 4tik 13ra jaiotakoak):
Maiatzaren 4tik 13ra arte jaiotako haurrak maiatzaren 18ra arte eman ahalko dute izena.
Apirileko izen-emate aldia amaitu eta gero, epez kanpo aurkezten diren matrikulak behin-betiko zerrendak argitaratu ostean kudeatuko dira, betiere plaza librerik balego eskatutako haurreskolan eta irailean hasteko bada. Matrikula hauek sarrera-data hurrenkeraren arabera onartuko dira.
Orohar, haurreskolako ordutegia 7:45etatik 16:00etara izango da. Familia beharren arabera, 7:30etatik 18:30ak arte luzatu ahalko da, gutxienez 3 haur batera egonez gero.
Edozein kontsulta egiteko, interesatuek 943.36.72.38 telefonora dei dezakete, edo posta elektronikoko helbide honetara idatzi: andrejoakina.lasarte-oria@haurreskolak.eus