Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Alokabideren informazioa alokairua ordaintzeko laguntzetarako

2020·04·14

Alokabidek 944 044 708 informazio-telefonoa jarri du eskura dokumentazioa telematikoki aurkeztu ezin dutenentzat

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aldi baterako salbuetsiko ditu alokairua eta erkidego-gastuak ordaintzetik koronabirusak sortutako kalteberatasun ekonomikoa jasaten ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko alokairu babestuko parke publikoetako maizterrak.

Alokairuko parke publikoak barnean hartzen ditu:

  • Eusko Jaurlaritzaren beraren titulartasuneko etxebizitzak,
  • Alokabide sozietate publikoaren etxebizitzak,
  • Bizigune eta Gaztelagun programen esparruan alokatutakoak,
  • indarreko edozein babes-formularenpean alokairuan lagata dituzten beste eragile publiko eta pribatu batzuen titulartasuneko etxebizitzak.

Egoera hori arautzeko, neurri horien irismena, nori zuzenduta dauden eta eskaera egiteko modua zehazten duen dagokion Agindua onartu da. Alderdi aipagarrienen artean honako hauek nabarmentzen dira:

Salbuespenaz baliatu ahal izateko, errentamendu-kontratuek edo zuzkidura-bizitokien emakidek indarrean egon behar dute eta 2020ko martxoaren 14a baino lehen formalizatuta egon behar dute. Data hori martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartzen den eguna da; horren bidez, COVID-19 birusak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera ezartzen da.

2020. urtearen Apirileko, maiatzeko eta ekaineko errentei, hilabete osoz aplikatuko zaie salbuespena.

Zaurgarritasun ekonomikoko egoera frogatzen dutenek eska dezakete. Agindu honen ondorioak hauek izango lirateke:

  • Agindu honen ondorioetarako, besteren konturako langileentzako kalteberatasun ekonomikoko egoeratzat jotzen da osasun-larrialdiak eragindako krisiaren ondorioz errentarien edo emakidadunen bat langabezian geratu den egoera.
  • Langile autonomoen edo enpresaburuen kasuan, kalteberatasun ekonomikoko egoeratzat jotzen da diru-sarreren galera edo salmenten beherakada, % 40koa edo handiagoa, jasaten duten egoera.
  • Bi kasuetan, kalteberatasun ekonomikoko egoera gertatzen dela jotzeko, gainera eskatzen da ordaindu beharreko errentaren zenbatekoa gehi komunitate-gastuak handiagoak izatea pertsona edo bizikidetza-unitate errentariaren urteko diru-sarrera haztatuen % 30 baino, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiaren arabera kalkulatuta.

Gaztelagun laguntza-programaren onuradunek, agindu honen arabera errentak ordaintzetik salbuesteko eskubidea ematen duten egoeretan badaude, aldi baterako eta salbuespenezko laguntza osagarria jaso ahal izango dute, aitortuta zuten dirulaguntza osatu ahal izateko, ezarritako etxebizitzaren hileko errentaren mugetara iritsi arte. Laguntza horrek apirileko, maiatzeko eta ekaineko hilekoak hartuko ditu.

Eskaera egiteko, bisitatu esteka hau:

https://www.alokabide.euskadi.eus/laguntzak-kobid-19/