Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea
Aldaketak hautes-mahaietan igandeko hauteskundeetan
Igande honetan, uztailaren 12an, egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, Udalak segurtasun arrazoiengatik egin diren mahai aldaketen berri eman nahi du
2020·07·09
Sasoeta ikastetxea:
Ikastetxerako sarbidea ez da ohiko lekutik egingo, goiko aldean dagoen aparkalekutik baizik; irteera, berriz, eta nagusitik egingo da.
Liburutegian zeuden mahaiak eta korridorean zegoena beheko solairuko geletara pasako dira.
Beheko solairuko geletan zeuden mahaiek leku berean jarraituko dute.
Kultur Etxea:
Mahai guztiak kafetegi zaharrean egongo dira.
Liburutegi zaharra:
Mahai guztiak Zumaburu Ikastetxeko gimnasiora eramango dira.
Zumaburu ikastetxea:
Lehen gimnasioan zeuden mahaiak jangelara (gimnasio ondora) pasako dira.
Sarrera eta irteera guztiak seinaleztatuta egongo dira. Seinaleak errespetatzea eskatzen da. Era berean, musukoa erabiltzea eta segurtasun-tartea ahal den neurrian mantentzea. Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu