Alboka abesbatzak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
2021·10·18
Agustín Valdivia alkateak eta Mª del Carmen Marina Albokako lehendakariak sinatu dute hitzarmena. Bertan, indarraldia hiru urtekoa delarik, bi alderdien betebeharrak eta diru-laguntzaren xedea ezartzen dira.
Hauek dira, besteak beste, Alboka abesbatzak hartu dituen betebeharrak:
- Lasarte-Orian emanaldiak (Herriko Jaietan, Santa Ageda egunaren bezperan eta Eguberrietan)
- Beste abesbatza batzuekin trukekontzertuak
- Mezetan parte hartzea: Santa Zezilia eta Eguberriak.
- Olentzeron parte hartzea
Beste aldetik, Lasarte-Oriako Udalak hitzematen du gehienez ere 3.940,00€ko diru-ekarpena egingo duela 2021eko ekitaldirako, eta konpromiso-gastu gisa aitortua, ondorengo banakapen honen arabera:
- 2021(e)ko ekitaldia: 3.940,00 €
- 2022(e)ko ekitaldia: 3.995,00 €
- 2023(e)ko ekitaldia: 4.051,00 €
ALBOKA ABESBATZAren ohiko funtzionamenduak berarekin dakartzan gastu orokorrak zati batean ordaintzeko xedez gauzatu da hitzarmen hau, eta bereziki, ondorengo programa hauek eragindako gastuak
- Elkarteak erabiltzen duen lokalaren mantentze-lanak, eta halaber, bere jardueretarako beste lokal batzuk erabiltzean sortutakoak.
- Zuzendaritza Teknikoa eta Elkartearen mantentze-gastu orokorrak.
- Abesbatzarako kide berriak erdiestea eta urteko jarduerak ezagutzera ematea.
- Elkarteak urteko jardueren erakusgarri modura eskaintzen dituen kontzertuak.
- Abesbatza-talde batekin truke bat egitea.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.