Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Alboka Abesbatza
Alboka Abesbatza 1988an eskaini zuen bere lehen kontzertua Lasarte-Orian. Geroztik Alboka Abesbatza gogor lan egin du musika sakroa eta euskal abesti tradizionalak landuaz. Hauez gain, beste eskualde eta kulturen abestiak ere landu ditu, baita musikari anitzen lanak.
Alboka Abesbatza arrakasta asko lortu ditu bai Euskal Autonomi Erkidegoan (Legazpi, Zumarraga...), baita Espainia mailan ere (Cádiz, Castejón, Palencia, Comillas, Monserrat, Ágreda, Logroño...), Europako zenbait herrialdetan ere ibilera oparoa izan du abesbatzak (Portugal, Noruega, Txekiar Errepublika...).
Gaur egun, Alboka Abesbatza Montse Latorreren zuzendaritzapean dihardu lanean. 2008an zuzendaritzan hasi zen Kristina Pérez Abreurekin batera eta 2013tik aurrera bera dugu zuzendari bakarra. Horrez gain, Alboka Txiki, Txepetxa eta Orfeoi Donostiarra Txikiaren zuzendari kide lanetan ere izan da.
Alboka Abesbatza amateurra dugu non, kanturako grinak batzen dituen bere kideak. Abesbatzako kideek ikastea, hobetzea eta abestuaz gozatzea dute helburu nagusia.