Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Administrazio Elektronikoari buruzko ordenantza egiteko jendaurreko erakustaldian
2022-10-28
Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren 39/2015 Lege urriaren 1ekoak (PAKL) eta Sektore Publikoaren Erregimen Juridikoaren 40/2015 Lege urriaren 1ekoak (SPAJL) erregulazio bat ezartzen dute, besteak beste, administrazio publikoen funtzionamendu elektronikoaren arloan, horri dagokionez herritarrek dituzten eskubide eta betebehar batzuk eta administrazio publikoen betebeharrak arautuz.
Euskadiko Instituzio Lokalei buruzko 2/2016 Lege apirilaren 7koak (EILL) udalei eskumena aitortzen die honako arlo hauetan: teknologia berrietara sartzeko estrukturen antolaketa eta kudeaketa, administrazio elektronikoa, prozedurak arrazionalizatzea eta sinplifikatzea, eta, bereziki, udalerrian herritarrek informazioaren eta komunikazioen teknologien erabilera efiziente eta jasangarrian parte har dezaten sustatzea.
Hori guztia aintzat hartuta, eta araugintza lokalerako legez aitortutako ahalmenean oinarrituta, Lasarte-Oriako Udalaren interesekoa da administrazio elektronikoari buruzko ordenantza bat prestatzea eta onestea, gai horretan duen eskumen hori baliatuz, Estatuko eta komunitate autonomoko araudia udal-esparruan garatuko duena eta bidezko diren gaietan udalerriaren eta udalaren errealitatera egokituko dituena.
Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, arauak egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea hobetzeko helburuarekin, administrazio elektronikoari buruzko ordenantza munizipalaren proiektua prestatu aurretik, etorkizuneko arauak afekta ditzakeen subjektuen eta organizazio errepresentatiboenen iritzia jasotzen da, honako hauei buruz:
- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
- Hura onestearen beharra eta egokitasuna
- Arauaren helburuak
- Izan daitezkeen bestelako soluzio erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.
Hala deritzoten herritarrek, organizazioek eta elkarteek hurrengo galdetegian planteatutako alderdiei buruz dituzten iritziak helaraz ditzakete, iragarpen hau udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuta hogei egun balioduneko epean, Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan aurkeztuz iritzi horiek.
Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak
Arlo horretako Estatuko eta Komunitate Autonomoko araudiek erregulatzen dituzte bide elektronikoko prozedura administratiboaren arloko gaiak, zeinak garatu edo osatu egin behar baitira udaleko prozedura administratibo elektronikoa artikulatzeko.
Hura onestearen beharra eta egokitasuna
Beharrezkotzat jotzen da legearen aurreikuspen orokorrak udalaren errealitatera egokitzea, udal honetan administrazio elektronikoa martxan jartzen hasi zenetik bizi izandako esperientzia ikusita. Egokitasunari dagokionez, izandako esperientzia horretatik bertatik eratorria da.
Arauaren helburuak
Arlo horretako legezko obligazioak betetzeaz gain, administrazio elektronikoaren ordenantzarekin, Lasarte-Oriako Udalak prozedura administratiboaren tramitazioan herritarrekin dituen harremanetan esparru juridiko are seguruagoa ezartzea lortu nahi da.
Izan daitezkeen alternatiba erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak
Gai jakin batzuetan, hala nola egoitza elektronikoan, identifikatzeko eta sinatzeko baliabide baliodunen ezarpenean eta antzekoetan, Lasarte-Oriako udalerriaren errealitatera egokitutako tresna arautzaile bat behar da.
Beste gai batzuetan, hala nola herritarren eskubide eta betebeharretan edo administrazioarekin harreman elektronikoa izatera behartuta dauden subjektuen zehaztapenean, zuzenean aplika daiteke estatuko araudia, berez ez baitu ordenantza munizipal bidez inplementatu beharrik. Hala ere, prozesu horretan ebaluatuko da ea komeni den ordenantzan erregulazio espezifiko bat sartzea, Udalari dagozkion ahalmenak erabiliz.
Informaziorako bakarrik, administrazio elektronikoari buruzko ordenantzaren bi adibide jartzen dira interesdunen eskura. Hemen
Erregelamendu hori tramitatu aurretik, beharrezkoa da herritarrei partaidetza ematea, haiek egin nahi dituzten proposamenak jasoz. Kontsulta publikoa azaroaren 28ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:
- Idatziz, Udaleko Erregistroan idatzi bat aurkeztuz.
- Bide telematikoz, e-mail bat helbide honetara bidaliz: partehartzea@lasarte-oria.eus
- Webgunean: http://www.lasarte-oria.eus/eu/partehartzea