Adineko pertsonentzako etxebizitza komunitarioak
01·01·1970
Ekimenaren prozesua
HERRITARREN PARTEHARTZEA
28-01-2019
Gaur egungo fasea
PROPOSAMENEN ANALISIA
Gaur egungo fasea
ONDORIOAK ETA EMAITZAK
29-01-2019
Gaur egungo fasea
Adineko pertsonentzako etxebizitza komunitarioetan ostatatzeko zerbitzuaren erregelamendua
Gaur egungo gizartearen ezaugarriak aldatzen ari dira, eta populazioaren zahartzea nabariagoa da egunetik egunera. Garai batean, baldintza egokiak izaten ziren adineko pertsonak beren familia-ingurunean zainduak izateko.
Gaur egun, ordea, bizi-esperantza gehitzearekin eta gizonezkoak nahiz emakumezkoak lan-merkatuan txertatzerekin, adineko pertsonak, lagunduko eta zainduko dituen familia-ingurunerik ez dutenez gero, behartuta daude beren ohiko ingurunea instituzional batekin ordezkatzera.
Era berean, eta ohiko bizimodua mantentzeko ahaleginean, egoitza-zentroen (gerontologikoen) ordezko formula alternatiboak bilatu dira, tarteko urrats bat sortuz, hala nola etxebizitza komunitarioak.
Adineko Pertsonentzako Etxebizitza Komunitarioak (60 urtetik gorakoentzat) egonaldi luzerako zerbitzu kolektibo bat dira (familia-unitate desberdinetako gehienez 4 lagunentzako etxebizitzak), eta haien helburua da adineko pertsona autonomoa edo I. mailako mendekotasuna duena (Gipuzkoako Foru Aldundiaren balorazio-baremoaren arabera) ingurune sozial normalizatu eta hurbileko batean mantentzea, familia-giroaren antzeko bizimodua eraman dezan.
Arau-mailan, zerbitzuen zorroaren dekretuak (185/2015), Zerbitzu Sozialei buruzko Legean (12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa) jasotako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa garatzen duenak, baliabide sozial hori udalen eskumenekotzat aurreikusten du.
Hala eta guztiz ere, Legea ahalik eta inplikazio sozial handienarekin garatu ahal izate aldera, kontsulta publiko hau irekitzen da, herritar guztiek beren ekarpenak egin ahal ditzaten adinekoentzako etxebizitza komunitarioen baliabideari dagokionez.
Kontsulta publikoa urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:
- Idatziz, Udaleko Erregistroan idatzi bat aurkeztuz.
- Bide telematikoz, Herritarren Parte-hartzearen atalaren bitartez.
- E-maila bidaliz helbide elektroniko honetara: partehartzea@lasarte-oria.eus.