Adineko Pertsonen 2019ko Omenaldiko bazkaria
2019·09·09
BALDINTZAK:
- Lasarte-Orian erroldatua egotea.
- 1954. urtean edo lehenago jaioa izatea.
SALBUESPENAK:
- Gorago aipatutako baldintza horiek betetzen dituzten pertsonen ezkontideak edo bikotekideak, nahiz eta 1954. urtean edo lehenago jaioak ez izan, inskribatu ahalko dira, Adineko Pertsonen 2019ko Omenaldiko bazkarira joateko.
- Ezkontidea edo bikotekidea Lasarte-Orian erroldatua ez badago, izena eman dezake bazkarirako, baina haren kostu osoa ordaindu beharko du, hau da, 29,70 €.
IZENA EMATEKO EPEA:
Irailaren 11etik 27ra, ordainketa esku-dirutan egin beharko da “Biyak Bat” Erretiratuen Elkartean, 15:00etik 17:00era.
ANTOLAKUNTZA
Mahaietan pertsona bakarreko hutsune solterik egon ez dadin, bazkariko egunean bertan hautatu ahalko da mahaia, baina antolakuntzako boluntario batek eseriko ditu bazkaltiar guztiak dagokien ordenan.
Mesedez, kolaboratu eta errespetatu.
GARRAIOA
Norbaitek mugikortasun arazoengatik bazkariaren egunean garraioa behar baldin badu (anbulantzia), tiketa erostean adierazi beharko du.
DIRUA ITZULTZEKO EPEA:
- Urriaren 1a arte, tiketa erosi eta gero bazkarira joan ezin direnek, Udalari arrazoituzko eskaera idatziz eginda, dirua berreskuratu ahalko dute.
- Epe hori igarota, ez da dirurik itzuliko.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.