Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

2026-05-15

Berdinduren manifestua, maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean

1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundea-k (OME) homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen. Mugarri garrantzitsua izan zen, izan ere, LGTBI pertsonen eskubideen aitortzan urrats erabakigarria ekarri zuen. 2005etik, egun hau LGTBIfobiaren aurkako borrokarako eguna bihurtu da. Urte hauetan, hainbat aurrerapen egin dira lege- eta  gizarteesparruetan, eta horren ondorioz, babes handiagoa eta aitortza handiagoa eman zaio sexu- eta generoaniztasunak
dakarren aberastasunari.

Ikuspegik argitaratutako azken inkestan ("Diskriminazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak Euskadin (EPADE) 2025") islatzen da euskal herritarrek aniztasunaren aldeko jarrera dutela gehienbat. Zehazki, EAEko pertsonen % 77,8k dio nahiago duela askotariko gizarte batean bizi. Hala ere, aurrerapen horiek oraindik ere kezkagarriak diren errealitateekin talka egiten dute. Azken datuek erakusten dute diskriminazioak bere horretan dirauela. Zehazki, Euskadin, biztanleen %15 inguruk adierazi du azken urtean diskriminazioren bat pairatu duela. Egoera horien %76 baino gehiago ez dira salatzen, eta horrek zuzenean eragiten die LGTBI pertsonei.

Zenbait kolektibok, hala nola trans pertsonek, lesbianek, adinekoek, arrazistek edo desgaituek, zailtasun handiagoak dituzte oraindik askatasunez eta berdintasunez bizitzeko. Kasu askotan, gainera, egoera horiek areagotu egiten dira diskriminazio-faktore desberdinen konbinazioaren ondorioz. Errealitate horien aurrean, erantzun espezifikoak eta egokituak eman behar dira. Azken urteotan gorroto-diskurtsoek eta espazio publikoetan gertatzen ari diren erasoek gora egin dute, eta horrek agerian uzten du, urratsak ematen ari diren arren, benetako berdintasuna oraindik ez dela lortu.

LGTBI pertsonen eskubideak defendatzea giza eskubideak defendatzea da. Aniztasuna bermatzea, diskriminazioari aurre egitea eta ingurune seguru eta errespetuzkoak eraikitzea da. Izan ere, gizarte bidezkoago, anitzago, inklusiboago eta berdinzaleago bat eraiki ahal izateko, ezinbestekoa da pertsona oro askatasunez, ikusgarritasunez eta eskubide guztiekin bizitzea.

Lasarte-Oriako Udalak beste behin berretsi du pertsona guz!en eskubideen defentsarekiko duen konpromiso irmoa, salbuespenik gabe. Horretarako, politika publikoak garatzen eta ezartzen ari da; ERABEREAN Sarea sendotzen; eta Berdindu Zerbitzua bezalako zerbitzuak indartzen. Helburua da LGTBI-fobiari modu egituratuan aurre egitea.