Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Abuztuaren 1ean irekiko da Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari alegazioak aurkezteko epea
Iñaki Mugica Flores
Orain dela 4 Urteak aldatuta.
2020·07·30
HAPOren aurrerakinari iradokizunak eta aurrerapenaren ordezko aukerak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko urriaren 31ra arte.
Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 90.3 artikuluan eta Lurralde-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren 26.5 artikuluan xedatutakoa betez, Lasarte-Oriako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapena eta Ingurumen-ebaluazioko hasierako dokumentua jendaurrean jartzen dira.
Dokumentuak www.lasarte-oria.eus webgunean aurki daitezke. Alegazioak Udal Erregistroaren bidez edo telematikoki aurkeztu beharko dira, identifikazio pertsonalaren bidez.