Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea 2025-2026 dantza ikastaroetarako aurrematrikula epea zabalik Kultur Etxean
2025-06-09
Ekainaren 9tik 16ra irekita egongo da Lasarte-Oriako Udaleko Kultura sailak Manuel Lekuona Kultur Etxean eskaintzen dituen dantza ikastaroetarako aurrematrikula epea. Irailaren 29an hasi eta ekainaren 18an amaituko den urteroko jarduera da, 6 urtetik gorako haurrei zuzendua, baita helduei ere.
Adinaren araberako talde eta maila ezberdinak aurreikusten ditu eskaintzak, eta mugimendua eta dantza klasikoaren aurkikuntzaren eta esplorazioaren bidez gorputz kontzientzia bultzatzea da saioen helburua.
Interesatuek goizeko ordutegian egin ahal izango dute aurrematrikula, aurrez aurre, 09:00etatik 13:00etara, kultur etxean. Ordutegi horretan joan ezin dutenentzat, eraikineko atezaintzan formularioak jarriko dituzte, eta arratsaldean jaso ahal izango dira. Inprimaki horiek atezaintzan bertan entregatu ahal izango dira edo, sinadura digitala izanez gero, udal erregistro elektronikoaren bidez bidali.
Ainara Elicechea Kultura zinegotziak herritarrak animatu ditu formazio proposamen honetan parte hartzera: “Aukera bikaina da bai haurrek eta bai helduek dantzaz gozatu ahal izan dezaten ingurune hezitzaile, sortzaile eta kalitatezko batean. Izen-ematea ahalik eta gehien erraztu nahi dugu, horregatik formularioa entregatzeko hainbat bide jarri ditugu”.
Ikastaroa bederatzi hilabetetan ordainduko da urritik ekainera bitartean, eta gazte-txartela dutenek %10eko deskontua izango dute.