Areto futbola txapelketan izena emateko epea zabalik dago
2019·09·18
Izen emateak online egin behar dira, urriaren 6a bitartean, ondoko helbidean: www.leverade.com/manager/sportmadness .
Aurreko urtean egin zen moduan, txapelketa kudeatzeko (egutegia, ordutegiak, emaitzak, sailkapenak…) aplikazio informatiko bat erabiliko da, eta beronek app ireki bat izango du, sakelako telefonotik kontsultak egiteko aukera emango duena. Erreminta honi esker txapelketan gertatzen denaren jarraipena gertaeraren une berean egin ahal izango da.
Gehienez 14 talde izango dira (izen ematearen hurrenkera errespetatuko da), jokalarien gutxieneko adina 16 urte izango da (2003an jaioak); izen ematearen prezioa 445,50 euro da eta deskontuak izateko aukera dago.
Txapelketa udal kirol guneko pista irekian jokatuko da.