Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Abian da Lasarte-Orian urteko kirolariak aukeratzeko parte-hartze prozesua
Lasarte-Oriako Udalak 2025. urteko kirolariak aukeratzeko prozesu parte-hartzailea jarri du martxan, eta urriaren 23tik azaroaren 9ra egongo da zabalik. Herritarrek online aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak, udal atariaren bidez, eta baita etxe guztietan postontzietan dauden txartelen bidez ere, udal gune ezberdinetan jarritako postontzietan utziz. Edozein pertsonak proposatu ahal izango ditu hautagaitzak kategoria hauetan: emakumezko kirolaria, gizonezko kirolaria eta kirol ibilbidea; ondoren, klubek eta Kiroletako Udal Batzordeak baloratuko dituzte. Irabazleen izenak abenduaren 2an jakinaraziko dira, eta Kirolaren Gala abenduaren 12an izango da, 18:00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean.
