Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Abenduko kultur agenda

Abenduko kultur agenda, Gabonetako haur eta familia programazioa ardatz hartuta

2020·12·02

Abenduan kultur-programazioa jarraitzen du garai berrietara eta COVID-19aregatik ezarritako segurtasun-protokoloetara egokitua.

14. Jaialdia dela eta, Jalgune proiekzioarekin hasiko dugu hilabetea

Gainera, 4an eta 18an, Okendo Zineforumak Hil kanpaiak (J.B.E.A.). eta Sentimental filmak proiektatuko ditu.

Hilaren 10ean, Lasarte-Oriatik Lesbosera dokumentala, Bizipoza Elkartearen eskutik.

Hilaren 13an, Antonio Oliden Lasarte-Michelin traineruko patroiaren omenezko Kantauri itsasoko arraun munduari buruzko "Ziaboga" dokumentalaren emanaldia izango da.

Haurrentzako zineman 15ean Koko Dragoi txikia oihanean.

Antzerkia haurrentzat:

  • 12an Kotondarrak, Anita Maravillasena.
  • 19an 20.000 legoa itsaspeko zaborretan, Txalo Produkzioak.
  • 22an Ametsen urtebetetzea, Kantu Kolorearena.
  • 23an Olenzeroren zaku magikoa, Zirtaka Teatroarena.
  • 29an Tartalo, Logela Multimediarena.
  • 30ean Hansel eta Gretel, Borobil Teatroarena.

Helduentzako antzerkian, hilaren 26an Ez dok hiru, Tartean Teatroarena.

Bertsio Digitaleko Opera zikloaren barruan, hilaren 9an The Australian Balleten Spartacus balletaren emanaldia izango da, Arts Center Melbourne-n..

Hilaren 15ean eta 16an Kulturetxean, Musika-Eskolak bere Eguberrietako kontzertu tradizionala eskainiko du.

Abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra alboka Abesbatzak kontzertuak eskainiko ditu www.albokaabesbatza.com webgunean.

Eta hilabetea amaitzeko 27an, Sand & Soulshine Voices taldeak Gospel musika eskainiko du.

 

Programa deskargatu

Programa [pdf]