Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Abenduaren 1ean hasi zen Aterpearen Eguberrietako kanpaina

2020-12-04

Merkatari eta ostalarien Aterpea elkarteak abenduaren 1ean abiatu zuen Eguberrietako Kanpaina. Establezimendu bakoitzak eguberrietako produktuen sorta bat zozkatuko du bere bezeroen artean

Ana Laureano, Aterpeako presidenteordeak, lehenik eta behin, bere esker ona agertu zuen Lasarte-Oriako Udalaren aldetik eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailetik jasotako babesagatik. Era berean, eskerrak eman zizkien komunikabideei bere jarduerari zabalkundea emateagatik.

Eguberrietako loteei dagokienez, abenduaren 1etik 29ra arte iraungo duen kanpaina da. Horren bidez, bezeroei aurten ere establezimenduetan jartzen duten konfiantza fidelizatu eta eskertu nahi zaie.

Edizio honetan parte hartzen duten 42 bazkideek txartelak emango dizkiete dendetan erosketak egiten dituzten bezeroei. Txartel horietan, bezeroak bere izena eta telefono-zenbakia adierazi beharko ditu, eta txartel-ontzian sartu.

Establezimendu bakoitzak bere zozketa egingo du, eta kontaktuan jarriko da bere eguberrietako produktuen sorta irabazi duen pertsonarekin.

Aterpea Euskaraldiari babesa adierazteko eta abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Nazioarteko Eguna babesteko baliatu zuen aukera.

Bestalde, animoak bidali nahi izan zizkieten sektorearekin zerikusia duten ostalaritza eta gremio guztiei, aurrera egiteko indarra atera zezaten, eta bereziki eskerrak eman nahi izan zizkieten lasarteoriatar guztiei, haien eguneroko kontsumoari esker baitaude gaur hemen. "Denon artean aurrera egingo dugu".

Jardueraren aurkezpenari amaiera emateko, Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotziak eskertu egin zuen Aterpeak herriko merkataritzaren aldeko jarduera horiek aurrera ateratzeko egiten duen ahalegina pandemiak markatutako urte gogor honetan.