5. zabor-ontziaren erabilera
2020·05·11
Lasarte-Oriako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die biohondakinekiko poltsak behar bezala itxita utzi behar direla zabor-ontzi marroiaren barruan. Beste gainontzean, molestiak sortzen zaizkie gainerako erabiltzaileei, eta karraskariak agertzea errazten da.
Zabor-ontzi marroiak irekitzeko, txartel elektroniko bat behar da, udaletxean eskura daitekeena. Informazio gehiago nahi izanez gero, Hirigintza, Obrak eta Ingurumena departamentura dei daiteke, 943 37 61 89 telefonora.
Baldin eta zabor-ontziaren konporta ezin bada ireki, eskertuko dizuegu lehenbailehen jakinarazten badiguzue, hura konpontzeari ekiteko. Horretarako, abisua eman daiteke 943 37 60 55 telefonora deituz, zerbitzuak@lasarte-oria.eus posta elektronikora idatziz edo "HonKonpon" aplikazioaren bitartez.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.