Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea XLI Santa Ana pala txapelketa

2024-05-15

Lasarte-Oriako Udalak 41. Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa ekainaren 4an hasiko da. Izena ematea kiroldegian egin behar da maiatzaren 20tik 28ra.

Lasarte-Oriako Udalak berrogeita batgarren Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa ekainaren 4an hasiko da eta uztailaren bukaera arte garatuko da.

Aurten, aurreko edizioan bezala, txapelketan, 16 urte beteak izanik, Buruntzaldean (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil) bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal izango dute.

Izena ematea (bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia) Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da maiatzaren 20tik 28ra. Inskripzioa doan da.

Kartela