Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

2024.ko San Pedro jaietako kontzertuak aurkeztu dituzte

Txus Alonso festetako zinegotziak Agustin Valdivia alkatearekin batera aurkeztu zituen aurten San Pedro jaiak Okendo plazan, Jaizkibel plazan eta Isla plazan girotuko dituzten taldeak.

2024·04·22


Aurten ere, parte hartzeko prozesu bat antolatu zen herritarrek jarduerak nahiz musika-taldeak proposa zitzaten, herriko jaietan ikusteko, eta ia talde guztiak prozesu hartatik atera dira.

Ixteke daude Isla plazako berbena batzuk eta REM ikastetxean arituko diren DJak. Leku horrek oso emaitza ona izan du azken bi urteotan.

Aurtengo kontzertuak hauek izango dira:

Ekainaren 28an, ostiralarekin

  • Ibai Berria, Isla plazan: Herriko talde honek, txupinazoaren ondoren, berbena girotuko du arratsaldean.
  • En Tol Sarmiento (ETS), Okendo plazan: Data hauetan oso irrikatua izaten den talde ospetsu honen musikaz gozatu ahalko dugu aurten. Herritarrek behin eta berriz errepikatzen duten eskaera bat da.
  • I Love 80, Jaizkibel plazan: bertsio ospetsuak egiten dituzten beste talde ezagun batzuetako kideek osatutako rock talde bat da.

Ekainaren 29an, larunbatarekin

  • Bulego, Okendo plazan: Euskal pop musikako talde ezaguna.
  • Star Ways, Okendo plazan: Kataluniako Da Igual rock taldearen mota guztietako bertsioak biltzen dituen ikuskizuna da.
  • DJ Carlos Jean, Jaizkibel plazan: DJ ezagun honek musika onarekin girotuko du plaza.

Ekainaren 30ean, igandearekin

  • Maruja Limón, Okendo plazan: emakumez osatutako talde katalan honek bere lana eskainiko du arratsaldean. Bere letrak esperientzia pertsonaletan oinarrituta daude.
  • Alargun Beltza, Okendo plazan: emakumez osatutako euskal talde honek, lasarteoriatar kide batekin, ikuskizun berria eskainiko du.

Uztailaren 1ean, astelehenarekin

  • Belako, Okendo plazan: indie-rockeko musika-talde bizkaitarra. Ikuskizuna ingelesezko eta euskarazko kantek osatzen dute.

Uztailaren 2an, asteartearekin

  • Oxabi, Okendo plazan: Bizkaiko talde honek erromeria egingo du bere piezekin eta pieza herrikoiekin.