Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Vespa motoen rallya herrian zehar
2024·06·12
Agustin Valdivia alkatea eta Txus Alonso jaietako zinegotzia lagun zituztela, Scooter Club Euskadi elkarteko kideek eta haien kolaboratzaile den Ventanas Alcar enpresakoek aurtengo Rallya aurkeztu zuten. Ekitaldi horrek 100-120 moto bildu ohi ditu herrian.
Elkarteak gogorarazi zuen 10 urte daramatzala jarduera hori egiten, eta 2015ean egin zutela lehen rallya Lasarte-Orian. Hori dela eta, udalari opari original bat egin zioten: moto baten amortiguadorea duen trofeoa.
Hainbat vespa jarri dira erakusgai herriko zenbait dendatan, hala nola Ventanas Alcar, Café-Bar Buenetxea, Naturhouse, Artizar, Mabel Moda eta Ormazabal Loradenda.
PROGRAMA
Ekitaldiak ostiralean arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Sancho tabernan, eta hantxe egin ahalko da inskripzioa.
Gauean, afalondoan, gaueko bira bat egingo da udalerriko kaleetan barrena, eta, eguna amaitzeko, Buenetxea tabernan, Pepis PD (Terrassa) eta Fernando Ankor (Burgos) ariko dira festa girotzen.
Larunbatean 10:00etan Scooter motoen erakusketa izango da Okendo plazan, eta 11:00k aldera, egunari ekiteko, barrikotea pintxoekin Artizar tabernan.
12:00ak aldera 70 km inguruko ibilaldiari ekingo diote, Jauregi jatetxean (Hernani) amaituz, eta han egingo dute sarien banaketa eta oparien zozketa.
Bazkalondoan, 18:30ean, Andapa kalean, garagardo barrilak eta jolasak egingo dituzte Genesis tabernan. 21:30ean pintxo-poteo-afaria Hiru Aldeta tabernan, eta, festarekin jarraitzeko, Buenetxea tabernan, Las Furias (punk rocka) eta Garbayo (power popa) taldeen kontzertuak. Amaitzeko, Rudy García (Logroño) eta Lady Slices (Lasarte-Oria) DJak ariko dira.
Igandean, 11:15ean, juntadizoa Oria Txiki tabernan, Lasarteko zirkuituko 17 km inguruko ibilbidea egiteko, eta Arkupe tabernan amaituko da.