Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Bero-boladarako gomendioak
Eli Corbacho Gonzalez
Orain dela 4 Hilabeteak aldatuta.
2024-07-23
Egun hauetan izango ditugun tenperatura altuak direla eta, Udalak hainbat gomendio helarazi nahi dizkie herritarrei
Likidoen kontsumoa:
- Edan ura etengabe eta egun osoan, baita egarririk gabe ere, izerdiagatik galdutakoa berreskuratzen lagunduko dizu.
- Saiatu kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak ez edaten. Ez dute egarria asetzen eta gorputzeko likido gehiago galarazten dute.
Elikagaien kontsumoa:
- Jan entsalada, barazki eta fruta gehiago, izerdiagatik galdutako gatz mineralak berreskuratzeko.
- Saiatu gantz edo koipe askoko janariak ez jaten eta otordu oparoak ez egiten, berora egokitzea zailtzen baitute.
Etxean:
- Baliatu bero gutxieneko uneak etxea aireztatu eta freskatzeko.
- Bero handia sentitzen baduzu, freskatu gorputza ur hotzarekin, aurpegia eta eskuak batez ere. Saiatu zu zauden gelan haizagailu bat edukitzen.
Kalean:
- Eguzkitan egotea saihestu eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan
- Kalera irten behar baduzu, jantzi txapela, eguzkitako betaurrekoak eta azala eguzkitik babesteko produktua.
- Saiatu izerditan jarriko zaituen ahalegin fisiko handirik ez egiten, bero handieneko orduetan.
- Eguzkitan lan egin beste erremediorik ez baduzu, estali burua txapelen batekin, eta gorputza arropa arin eta transpiragarriarekin. Ur asko edan, 2-4 edalontzi ur orduero.
Zaindu pertsona ahulak:
- Arreta berezia jarri ume txikietan, adineko pertsonetan eta gaixo daudenetan.
- EZ DU geratu behar inork SEKULA aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu baten barruan, nahiz eta itzalean egon.
- Adineko pertsonek zailtasunak eduki ditzakete babes-neurriak hartzeko, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendeko direnek; beraz, egunean behin, gutxienez, bisitatzea komeni da.
- Kontsulta ezazu osasun arloko langileekin, ordubetetik gora irauten duen eta tenperatura altuekin lotuta dagoen sintomaren bat baduzu (ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea…).