Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Bihar astelehenarekin irekiko da 2025eko Inauterien gaia aukeratzeko prozesua

2024·09·22

"Zertaz mozorrotuko zenuke herria 2025ean?" lelopean, bihar hasiko da datorren urteko Inauterien gaiari begira proposamenak egiteko epea. Aurten, prozesua bi fasetan egingo da

Agustin Valdivia alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziarekin eta Nagore Duran herritarren partaidetzako zinegotziarekin batera, 2025eko Inauterietarako gaia aukeratzeko prozesu partizipatiboa aurkeztu zuten.

Prozesu honen helburua da herritarrek berek erabakitzea gaia; horregatik, oraingo honetan, berrikuntza gisa, bi fase izango dituen partaidetza-prozesu bat egingo da.

1. fasea

Fase honetan, herritarrek nahi dituzten gai guztiak proposatuko dituzte.

Gaiak nola proposa daitezkeen

  • Etxebizitza bakoitzean postontzietan sartu diren txartelen bidez proposatu ahalko dituzte, eta honako leku hauetan dauden partaidetza-buzoietan utzi:
    • Kiroldegia
    • Udaletxe zaharra
    • Kulturetxea
    • Emakumeen zentroa
    • Gaztelekua

Proposamenak bidaltzeko epea bihar irailaren 23an hasiko da eta urriaren 6an amaituko da.

Behin proposamen guztiak bildutakoan, konpartsek 5 gai hautatuko dituzte.

2. fasea

Fase honetan, herritarrek konpartsek hautatutako 5 gai horien artean bat aukeratu beharko dute, eta bozkatuena 2025ean Lasarte-Oria mozorrotuko duen gaia izango da.

Bigarren fase honetan parte hartzeko modua lehen fasekoaren antzekoa da, eta alde bakarra da ez dela txartel berririk banatuko postontzietan, baizik eta partaidetza-buzoien ondoan egongo direla eskuragarri.

Udalaren https://www.lasarte-oria.eus/eu/partehartzea webgunearen bidez ere parte hartu ahalko da, edo partehartzea@lasarte-oria.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Bigarren fase honen epea urriaren 21etik azaroaren 3ra izango da.

Hilaren 4an boto guztiak jasoko dira eta 5ean bilera bat egingo da konpartsekin eta agertu nahi duten herritarrekin, behin betiko gaia zein den jakiteko. Berdinketa gertatuz gero, bilera horretan erabakiko da zein izango den azken gaia.

Udalak lasarteoriatarrak prozesu honetan parte hartzera animatzen ditu, datozen inauterietan herriko gaia zein izango den zehazteko.