Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Udal bonuen kanpainarekin bat egiteko establezimenduei gogoraraztea

Udalak 2024ko udal-bonuen kanpainarekin bat egin nahi duten establezimenduei eskatu die aurkez dezatela eskaera ofiziala Udaleko Erregistroan. Irailaren 13an itxiko da izena emateko epea

2024·09·09


Ezinbesteko izapide hori aurrez aurre (9:00etatik 14:00etara) edo telematikoki egin ahal izango da, udalaren webgunean agertzen den egoitza elektronikoaren bidez (www.lasarte-oria.eus).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • I. eranskina. Atxikitzeko eskabidea.
  • II. eranskina. Betekizunei buruzko zinpeko aitorpena.
  • NANaren kopia (pertsona fisikoak)
  • IFZren kopia (pertsona juridikoak-enpresak)
  • Ordainketak sartzeko Kontu Arruntaren titulartasun-ziurtagiria.
  • Obligazio fiskalen eta Segurantza Sozialarekiko obligazioen pagamenduan egunera dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Oinarriak esteka honen bidez eskura daitezke: oinarriak.