Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea GurasoLeku egitasmoa martxan jarri da
2024·09·08
Horren berri emateko, Okendo plazan batu dira Ttakun Kultur Elkarteko ordezkari Haritz Salaberria eta Pili Bermejo; Euskara Zerbitzuko batzordeburu Jon Antxordoki, eta herriko ikastetxeetako zuzendari eta irakasleak.
Programa hori oso errotuta dago gure herrian, Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak 2015-2016 ikasturtean jarri batzuen martxan, eragile ugarirekin elkarlanean.
Gaur-gaurkoz, hauek osatzen dute lan mahaia: Sasoeta-Zumaburu eskola, Landaberri ikastola, Andrejoakinaenea haurreskola, Burunzpe Guraso Elkartea, Landaberri Guraso Elkartea, Muntteri AEK euskaltegia, Ttakun Kultur Elkartea eta Euskara Zerbitzuak. 0-5 urte bitarteko haurren gurasoek parte hartu dezakete; haurrak ahalik eta hiztun osatuenak izateko helburuarekin. Izen ematea ezinbesteko baldintza da; horretarako azken eguna hilaren 30a izango da eta herriko ikastetxeetan banatuko dituzte eskuorriak erabiliko dira horretarako.