Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Aterpeak Stockaren Azoka egingo du aurten ere

2024·09·06

Irailaren 5etik 7ra bitartean, Aterpeak Stockaren Azokaren edizio berri bat egingo du, eta 12 establezimenduk hartuko duten parte bertan

Agustin Valdivia alkatea, Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia eta Aterpeako ordezkariak bertan zirela, Mabel Pedreira elkarteko lehendakariak aurten irailaren 5etik 7ra egingo den azoka aurkeztu zuen. Herriko 12 dendak sasoiko soberako produktuak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei.

Aurten parte hartuko duten dendak honako hauek dira: Urruzola mertzeria, Imagine jantzi-denda, Olmi mertzeria, Mabel moda, Iturbe zapata-denda, Alba moda, Leder oinetakoak, Nogues moda, Lilura liburu-denda, Deco 75 Textil Hogar, Electricidad Arregui, Bote Tattoo.

Eta, gainera, hilaren 6an 10:30etik 20:00etara eta 7an 10:30etik 14:00etara, "Flash Day" Bote Tatoo establezimenduan.

"Flash Day" egun berezian, hara doazenek tatuaje zehatzak prezio erakargarrian aukeratu ahalko dituzte, eta egun horretan bakarrik egongo dira eskuragarri.

Eta ostiralean, hilak 6, 17:00etatik 21:00etara, koktelak eta DJak izango dira Patricio tabernan.

Kanpaina honen helburua ez da azokarako bereziki erositako materiala saltzea, baizik eta biltegian daukaten produktua salgai jartzea, denboraldi berriari begira produktu berriak sartzeko.

Udalak nahiz Aterpeak kanpainan parte hartzera eta herriko dendak bisitatzera animatzen dituzte herritarrak.