Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Extremaduraren Eguna ospatzeko festen programa

2024-09-07

Virgen de Guadalupe Extremadurar Elkarteak Extremaduraren Eguna antolatutako festen programa. Ekitaldiak gaur ostegunarekin arratsaldeko 17:00etan hasiko dira Extremadurako Etxean

Agustin Valdivia alkateak, Ainara Elicechea Kulturako zinegotziarekin eta elkarteko zuzendaritzako ordezkariekin batera, antolatu duten festa-programa aurkeztu zuten.

Guadalupeko Ama Birjinaren kariaz Extremaduraren Eguna ospatzeko festak gaur ostegunarekin hasi eta igandean amaituko dira.

Udalak eta Elkarteak Lasarte-Oriako herritarrak animatu zituzten emanaldietan eta jardueretan parte hartzera eta Extremadurako produktuak dastatzera.

Honako hauek dira ekitaldiak:

Ostegunean, irailak 5, Extremadurako Etxean

  • 17:00 – Gozogintzako tailerra

Ostiralean, irailak 6, Extremadurako Etxean

  • 18:00 – Bazkide eta lagunentzako luncha
  • 19:30 - Bandera igotzea, txupinazoa eta danborrada
  • 19:45 - Extremadurako jantzien desfilea
  • 20:00 - “Dinbi Banda” batukada
  • 20:30 - Pintxopotea
  • 22:30 - DJ “MNV Eventos”

Larunbatean, irailak 7

  • 11:00 – Extremadurar meza Extremadurako Etxean, Tolosako Flor de Jara taldearekin
  • 12:00 – Kalejira “Oaintxe in deu!” txarangarekin, komentutik Sasoetara bidean
  • 14:30 - Paella herrikoia (prezioa: 10 €)
  • 16:00 – Futbolineko txapelketa kooperatiboa (Jalgunerekin elkarlanean)
  • 16:30 – Mus-txapelketa
  • 17:00 – Herri-kirolak
  • 17:30 – Buruhandiak
  • 18:00 – Donostiako Virgen de Guadalupe koru eta dantzen taldearen emanaldia
  • 19:30 – Karaokea
  • 21:00 – Bazkideen afaria
  • 23:00 – Entzierroa (LOZETekin elkarlanean)
  • 23:30 – DJ “MNV Eventos”

Igandean, irailak 8

  • 10:30 – Marrazki-lehiaketa (2KN kafetegiak)
  • 11:30 – Haurrentzako jolasak eta tailerrak
  • 13:00 – LOZETeko buruhandien kalejira
  • 13:00 – Andaluziar taldeen emanaldia: Duende, Gitanillas eta Zambra
  • 14:30 – Herri-bazkaria: Extremadurako “cocidoa” (prezioa: 15 €)
  • 17:00 – Tute-txapelketa
  • 17:30 – Bola-jokoko lehiaketa (18 urtetik gorakoentzat)
  • 19:00 – Sari-banaketa
  • 20:00 – Festen amaiera eta banderaren jaitsiera.

Programa