Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Epaimahairako hautagaien zerrenden erakusketa
2024-09-05
Zinpeko Auzitegiaren 5/1995 Lege Organikoaren 13.2 art. (maiatzaren 23ko EAO) eta abuztuak 4ko 1398/1995 Errege Dekretuaren 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, zeinak epaimahairako hautagaien zerrendak osatzeko zozketa arautzen duen (abuztuak 5eko EAO), zozketaren datan indarrean dagoen hautesle-erroldaren zerrenda, aldez aurretik zazpi egunez erakutsiko da Udaletxean.
Indarrean dagoen erroldak, 2024ko irailaren 16an, 18 edo urte gehiago dituzten hautesleak ditu.
Hautesle bakoitzari, hurrenez hurren, zenbaki bat esleitu zaio Gipuzkoako probintzia osokoaren barruan.
Zozketa jendaurreko bilkuran burutuko da Atotxako Justizia Jauregiko 2 zenbakiko judizio-aretoan irailaren 27an, goizeko 10etan. Berau burutu eta hurrengo zazpi egunetan, edozein hauteslek egin ahal izango du Entzutegi Probintzialaren aurrean zozketa ekintzaren aurkako erreklamazioa. Erreklamaziorik balego, Entzutegiak urriaren 15a baino lehen ebatziko du, zozketa berriz egiten den ala ez.
Hautesle-Erroldaren Bulegoaren Ordezkaritza Probintzialak zozketan hautatutako epaimahairako hautagaien behin behineko zerrenda bidaliko dio Probintzia Entzutegiari, zeinak Udalei eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialari igorriko dien bere aurkezpen eta argitalpenerako, hurrenez hurren, urriaren hilabeteko azken hamabost egunetan zehar.
Halaber, Probintzia-Entzutegiko Letraduak, hautagai bakoitzari jakinaraziko dio behin behineko zerrendan dagoela, aldi berean ezgaitasun, bateraezintasun eta aitzakia arrazoiez, eta alegaziorako prozeduraz ere jakinaraziz. Behin, egoki diren zuzenketak edo baztertzeak erantsi direnean, behin betiko zerrenda lortuko da, zeina Udaletara igorriko den aipatu zerrendaren bi urteko indarrean zehar guztiek ikus dezaten.
Informazio gehiago: https://www.lasarte-oria.eus/eu/-/epaimahairako-hautagaien-zerrenden-erakusketa