Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea San Pedro jaien balorazioa

2024-07-12

Lasarte-Oriako Udalak aurtengo San Pedro Jaien balorazio positiboa egin du

Agustin Valdivia alkateak eta Txus Alonso jaietako zinegotziak San Pedro jaien balorazioa egin zuten.

Biek balorazio positiboa egin zuten, nahiz eta deitoratu zuten euriak jarduera batzuk egokitu beharra eragin izana, hainbat gunetara lekualdatu behar izan baitzituzten. Are gehiago, uztailaren 2ko puzgarriak bertan behera utzi behar izan ziren, beste aukerarik ez zegoelako. Euriak ekitaldi batzuk ilundu izana ere deitoratu zuten, hala nola Belako taldearen kontzertua edo aurtengo berrikuntzetako bat, txakurren erakustaldia. Gainerako jarduerak normaltasunez egin ziren.

Aurreko urteetan bezala, ostirala eta larunbata izan ziren jenderik gehien bildu zuten egunak, herritik kanpo etorritako jende askorekin.

Udalaren, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Gurutze Gorriaren artean gorabehera guztiei ahalik eta denbora laburrenean erantzuteko eta festak babesteko izandako koordinazioaren barruan, egin behar izan zituzten jarduketen berri eman zuten.

Udaltzaingoak 137 esku-hartze egin zituen, horietatik nabarmenenak honako hauek izan zirelarik:

  • 28 herritarren segurtasunarekin lotutakoak
  • 6 salaketa jasotzea
  • 5 gertakari eta pertsonen aurkako oihuak
  • 4 trafiko-istripuekin lotutakoak
  • 4 osotasun fisikoaren kontra
  • eraso matxistagatiko delitu 1: ekainaren 28an gertatutako esku-hartze horretan, onetsitako protokoloaren arabera jardun zuten, eta erasotzailea berehala atxilotu zuten.

Gurutze Gorriak urgentziazko arreta emateko eta pazienteak bahetzeko gela bat antolatu zuen bere egoitzan, larrialdietarako teknikari batekin eta mediku batekin.

Hainbat ekitalditan, presentzialki egon ziren ibilgailuekin, zerbitzua in situ ematen.

Horrela, bi helburu bete nahi ziren. Alde batetik, edozein gorabeherari azkar erantzutea eta, bestetik, 112 telefonora egindako larrialdiko deien pilaketa arintzea.

Hark egindako esku-hartze aipagarrienei dagokienez, larritasun txikiagoko beste batzuen artean, honako hauek:

  • 11 esku-hartze zauriengatik
  • 2 intoxikazio etiliko
  • ospitalera eramate 1
  • erreakzio alergiko 1

Alonsok eta Valdiviak nabarmendu zuten aurtengo berrikuntzetako batek, segurtasunari dagokionez, oso ondo funtzionatu zuela; izan ere, gazteentzat prestatuko Oriarteko patioak segurtasuna izan zuen sarreran, eta hezkuntzako esparru horretan alkohola kontsumitzea saihestu zuten hainbat disko-jartzailek jarduten zuten bitartean.

Jaien amaiera gisa, Andatza plazara lekualdatu ziren su-festak, hurbileko ikuskizun batekin, herritarren onarpen handia izan zuten. Hala ere, udalak barkamena eskatzen die jaurtiketa-lekutik gertu dauden etxebizitzetako bizilagunei horrelako ikuskizunetan jarraitu beharreko gomendioen berri ez emateagatik, nahiz eta betetzen zen Eusko Jaurlaritzaren eta su-festez arduratzen den enpresaren segurtasun-protokoloa.

Alonsok eskerrak eman nahi izan zizkien elkarteei, Udaltzaingoari, Ertzaintzari, Gurutze Gorriari, udaleko brigadari eta udaleko teknikariei jaiak aurrera ateratzeko eta haietaz gozatzeko egin duten lanagatik. Zinegotziak aitortu zuenez, kontuan hartu dituzte hobetu beharreko gauzak, eta hasiak dira datorren urtekoetarako lanean. Aurreratu dutenez, berritasunetako bat izango da gauean Manttangorri autobus-zerbitzua izango dela, lasarteoriatarrek erosotasun handiagoa izan dezaten.