Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lasarte-Oriak 3 haur saharar hartuko ditu uda honetan

2024·07·10

Udalak, Oporrak Bakean programaren barruan, 3 haur saharar hartuko ditu, eta gure herrian egongo dira abuztuaren amaierara arte

Agustin Valdivia alkateak, udalbatzako hainbat kiderekin batera, ongietorria egin zien Lasarte-Oriari, udalbatzarren aretoan, ekainaren 30ean udalerrira iritsi ziren hiru haurrei, gure herrian egingo duten egonaldiaz goza zezaten opatu zien.

Aurten 38 urte bete dira Saharako lehen haur-taldea Gipuzkoara iritsi zenetik. Lasarte-Oriara geroago hasi ziren iristen, baina urte asko dira udalerriak Oporrak Bakean programan parte hartzen daramatzanak.

Aurten, programa modu koordinatuan eraman nahi izan da Lasarte-Oriako Udalaren, herriko lantaldearen eta Tolosaldea Sahararekin elkartearen artean.

"Udako besarkada bat" lemapeko kanpaina otsailaren 25ean jarri zen martxan eta apirilaren 15ean amaitu zen.

Aurtengo parte-hartzaileak hauek dira: Abdi (9 urte), Hassana (9 urte) eta Jalil (12 urte).

Hassana eta Jalil beren harrera-familia lasarteoriatarrekin daude; Abdik, berriz, aterpetxe batean igaroko du uda, ez baitago programan parte hartu duen beste harrera-familiarik.

Hiru haurrek Ttakunek antolatutako txokoetan parte hartzen dute goizean, eta bi astez oinarrizko igeriketa-ikastaroa ere egingo dute. Gainera, igerileku munizipala erabiltzeko txartela eman zaie udarako. Halaber, azterketa medikoak egingo zaizkie, eta dentistarengana ere joango dira.

Isaac, Ttakungo begiraleetako bat, hassaniaz eta euskaraz dakiena, interprete-lanak egiten aritzen da, adingabeei beren egunerokoan lagunduz.

Udalak eta Ttakunek opari batzuk eman zizkieten harrera gisa eta txokoetako haurrek aurreskua dantzatu zieten.

Haurrek eta haien harrera-familiek Euskadi mailan antolatuko den harrera-festan parte hartuko dute, aurten Bilbon.

Udalak 10.000 euro bideratu ditu programa horretara.