Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Beterri-Buruntzak enpresako eraginkortasun energetikoari buruzko prestakuntza-saio bat eskaintzen du
2024-07-08
Beterri Buruntza Mankomunitatea Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Urnietako eta Usurbilgo udalek osatutako erakunde publikoa da, udalerri horietako herritarrei zein enpresei garapen ekonomikoaren arloan hainbat zerbitzu eta programa eskaintzen diena.
Aurten, “Ekonomia berdea enpresaren lehiakortasunerako” programaren baitan, Mankomunitateko kide diren herrietako enpresen iraunkortasunarekin zerikusia duten arlo ezberdinak lantzen hasteko asmoz, sektore ekonomiko zehatzei zuzendutako elkarrizketak eta prestakuntza-saioak antolatuko ditu Beterri Buruntzako Mankomunitateak. Elkarrizketa horien bidez eskualdeko eragile ekonomiko ezberdinek dituzten ingurumen izaerako beharrak eta kezkak ezagutu nahi ditugu, horiei erantzuteko gai diren eskualde mailako ekimenak abiarazi ahal izateko. Horrekin batera, formakuntza-saioak antolatuko ditugu, gaur egun enpresek, erakunde publikoek nahiz herritarrek ditugun ingurumen-erronkei erantzuteko gai izan daitezen.
Aurten antolatuko ditugun elkarrizketek eta prestakuntza-saioek energia izango dute ardatz eta ekonomia zirkularraren kontzeptua ulertzeko gakoak ere eskainiko dira. Honenbestez, eskualdeko zerbitzuen sektoreko eragileei zuzendutako saiora gonbidatu nahi zaitut:
NOIZ: uztailak 10 (asteazkena), 13:30etan.
NON: Villa Mirentxun (Lasarte-Orian)
EZAUGARRIAK: lehenik, bertaratutakoei zuzendutako elkarrizketa bat egingo da, enpresa hauetan energiaren inguruko kudeaketarekin zerikusia duten ezagupenak zer nolakoak diren eta kezka nagusiak zeintzuk diren ezagutzeko asmoz. Ondoren, sektorearen ezaugarriekin bat datorren formakuntza eskainiko zaie bertaratutakoei.
IRAUPENA: 2 ordu.
Bertaratzeko idatzi mezu bat iraunkortasuna@beterriburuntza.eus helbidera edo deitu 688 862 133 zenbakira.