Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Zabalik dago Gaztelekuko entsegu-aretoen erabilera eskatzeko epea
2024-07-07
Bihar, uztailaren 8an, izena emateko epea irekitzen da, entseguak lokal egoki eta intsonorizatu batean egiteko gune bat nahi duten herriko musika-talde edo bakarlari guztientzat, haien musika estiloa edozein dela ere. Epea uztailaren 13an amaituko da.
Lokalak erabili ahal izateko eskaera udalaren webgunetik deskarga eta bete daitekeen eskaera-orri orokorraren bidez egingo da. Eskaera-orria webgunearen egoitza elektronikoaren bidez aurkez daiteke, edozein unetan, edo aurrez aurre Udaleko Sarrerako Erregistro Orokorrean, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Eskaera-orrian adierazi beharko dira taldearen izena, entseguak egiteko nahi dituzten egunak eta orduak, eta taldeko kideen datuak (izena, abizenak eta NANa).
Behin eskaera guztiak jasotakoan, eta Gazteria departamentuak egiaztatu ondoren, uztailaren 17an, 10:00etan, bilera bat egingo da musika-talde guztiekin aretoen banaketa egiteko.