Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Irune Erauskin Mirasolain 2023. urteko Gidabaimena euskaraz sariaren irabazle

Jon Antxordoki Euskara batzordeburuak eman dio saria

2024·06·30


Ekainaren 21ean egin zen zozketa Usurbilen, 2023. urtean gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz atera zutenen artean. Irune Erauskin Mirasolain izan da Lasarte-Oriako irabazlea eta azterketa teorikoan gastatutako dirua itzuliko zaio, zehazki, 400 €.

Gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa euskaraz egitea bultzatu asmoz Buruntzaldeko sei udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) 2009. urtean egitasmo bateratua jarri zuten abian eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo honen bidez, Buruntzaldeko herritarrei, batez ere gazteei, gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz  ateratzeko aukera dutela jakinarazten zaie, eta pizgarri moduan, aipaturiko azterketa gainditzen duten Buruntzaldeko pertsonen artean gehienez 400 euroko sariak zozkatzen dira herri bakoitzean dagoen autoeskola kopurua aintzat hartuta.

Sariaren banaketarekin batera, amaitutzat jotzen da aurtengo kanpaina, berrikuntza nagusi batekin etorri dena, hain zuzen, Gidabaimenak euskaraz programa. Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak jarri du martxan, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Programa horren bidez, euskarazko material berri-berria erabiltzen ari dira autoeskoletan, azterketa teorikoa euskaraz eta kalitatez prestatu ahal izateko.

Berri onak dira, zalantzarik gabe, material zaharkitua berritzeko urte luzez egindako eskaeraren eta berau prestatu, zabaldu eta erabilgarri jartzeko lanaren emaitza. Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzutik lasarteoriatarrak aukera hori aprobetxatzera animatu nahi ditugu. Era berean, gizarteko esparru guztietan euskaraz aritzeko benetako aukeren alde lanean jarraituko dugula adierazi nahi dugu.