Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Baztertu aurreiritziak eta hautsi inertziak!: presta ezazu gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz
2024·06·10
Egun hauetan, urtero bezala, 18 urte bete edo beteko dituzten gazteak Udalaren gutuna eta informazio-diptikoa jasotzen ari dira etxeetan, gidabaimena euskaraz atera dezaten animatzeko. Izan ere, urtero bezala, 2024an azterketa euskaraz egiten eta gainditzen dutenen artean, 400 euroko 10 sari zozketatuko dira datorren urtean.
2010az geroztik ari gara hain arrotza den arlo honetan eragiten Buruntzaldeko sei udalok (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil), eskualdeko hainbat autoeskolarekin batera. Eta deialdi honen helburua horixe da, gure herrietako matrikulazioetan euskarazko hautua egin dadin sustatzea.
Parte hartzeko, honako autoeskoletako batean eman behar da izena:
- Andoainen: Bengoetxea eta Vallina Cap
- Hernanin: Hernani, Lagunak eta Otamendi
- Lasarte-Orian: Mugica eta Vallina Cap
- Urnietan: Solozabal
- Usurbilen: Solozabal
Aurtengo berrikuntza
Aurten, Gidabaimenak euskaraz proiektua jarri du martxan Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Proiektu horren bidez, material berri-berria eskainiko da, azterketa teorikoa euskaraz prestatzeko:
- Eskuliburuak.
- Azalpen-bideoak.
- Test eguneratuak (ordenagailuz edo mobilez egiteko).
Material hori erabiltzeko eta deskargatzeko, proiektuarekin bat egin duen autoeskolaren batean (goian duzue Buruntzaldeko zerrenda) eman beharko da izena, eta autoeskoletan bertan emango da materiala erabiltzeko guneetarako sarbidea.
Iazko sariak
Ekainaren 14an zozketatuko dira 2023ko sariak Usurbilen, urte horretan gidabaimena euskaraz atera zutenen artean; 8 sari guztira.