Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Ekainaren 6tik 14ra zabalik egongo da aurre-matrikulazio epea Dantza Eskolan

2024-06-05

Ekainaren 6tik 14ra zabalduko da aurre-matrikulazio epea Dantza Eskolan, 2024-2025 ikasturterako

Matrikulazio epea ekainaren 24tik uztailaren 9ra izango da. Irailaren 30ean hasiko da ikasturtea.

Ikasturte honetan matrikulatuta egon gabe, 12 urtetik gorakoen taldean sartzeko, haien egokitasuna egiaztatzen duen maila-proba bat egin beharko da..

LANERAKO PLANA

Urteko ikastaroa da, eta irailaren 30ean hasi eta ekainaren 19ean amaituko da. Hainbat maila daude adinaren arabera, 6 urtetik hasi eta helduetaraino.

Ikastaroa mugimenduaren eta dantza klasikoaren ikerketara aurkikuntzara, ikerketara eta esploraziora zuzenduta dago, norberaren gorputzaren kontzientzia eta pertzepzioa areagotuz.

ORDUTEGIA

  • 6 urte (2018): Astelehena eta azteazkena 17:30etatik 18:15etara
  • 7 urte (2017): Astelehena eta azteazkena 18:15etatik 19:00etara
  • 8 urte (2016): Asteartea eta osteguna 17:30etatik 18:15etara
  • 9 urte (2015): Asteartea eta osteguna 18:15etatik 19:00etara
  • 12 urtetik gorakoak: Astelehena eta azteazkena 19:15etatik 20:45etara

PREZIOAK

36,00 € / hileko, erroldatuentzat.

61,00 € / hileko, erroldatu gabeentzat.

Gazte txartelaren titularrek %10 deskontua izango dute.

Matrikularen ordainketa hileroko 9 kuotatan zatikatuta ordainduko da (urritik ekainera) hil bakoitzaren aurreko hilaren 15etik 25era bitartean, eta kuota udalak zuzenean igorriko du eskatzaileak nahitaez eman beharko duen kontu korrontera.

 

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]