Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Lasarte-Oriak 9 automobil klasikoren bisita jaso du

2024·05·30

Lasarte-Oriak 9 ibilgailu klasikoren bisita jaso zuen atzo, San Sebastian Circuit Spirit-en eskutik

Agustin Valdivia alkateak eta Jon Antxordoki zinegotziak egin zioten harrera bisitari-talde ugariari, San Sebastian Circuit Spirit-en ordezkari Agustín García buru zutela.

Agustín Garcíak azaldu zuenez, bisitaren arrazoia zen 1924. urtean Lasarteko zirkuituan Donostiako sari nagusia irabazi zuen automobila Talbot markakoa zela.

Horregatik, garai hartako autoak zituzten ingeles talde batek, horien artean batzuk Talbot markakoak zirelarik, mendeurrena ospatu nahi zuen zirkuituaren antzinako ibilbidea eginez, eta Circuit Spirit-ekin harremanetan jarri ziren lagun zitzaten.

Hondarribitik abiatuta, han baitzeuden ostatu hartuta, Lasarte-Oriara iritsi ziren, Mercero plazan geldialdia egiteko. Han, Talbot, Sunbeam, MG eta Triumph markako autoak ikusi ahal izan ziren. Ondoren, Zirkuitu Ibilbidera joan ziren, garai bateko lasterketen abialekua eta helmuga zegoen lekura, eta zirkuituari buelta eman zioten.

Argazki galeria