Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Zabaleta auzoko jaiak bihar, maiatzak 28, hasiko dira
2024-05-27
Agustin Valdivia alkatea eta Txus Alonso jaietako zinegotzia elkarteko Fede Otaegi eta "Txanpi" Bastarricarekin batera izan ziren, 6 egun iraungo duten jaien egitaraua zehaztuz.
Udalak 3.588 eurorekin eta laguntza logistikoarekin kolaboratzen du.
Festaren programa honako hau izango da:
Maiatzak 28, asteartea
18:00: Haurren txupinazoa
18:00-20:00: Haurren jolasak (Talentu bila + serigrafia) Kamiseta argia ekarri
20:00: Festetako dantzak + goxorraketak + buruhandiak
Maiatzak 29, asteazkena
18:00: Antzerkia Kukuka
18:30-20:00: Haurren jolasak (Eskulanak + Hankapaloak + Herri kirolak)
20:00: Festetako dantzak + goxorraketak + buruhandiak
Maiatzak 30, osteguna
18:00-20:00: Haurren jolasak (Apar festa)
19:00-20:30: Pintxo Potea
19:00: Noise Makers Rock taldea
20:30: Festetako dantzak + goxorraketak + buruhandiak
Maiatzak 31, ostirala
19:00: Teresa Sorgiñari ongietorria
- Jaietako pregoia
- Dantza Jalgune
- Sorgin Dantza herrikoia
19:30: Festetako dantzak + goxorraketak + buruhandiak
21:00: Afari auzotarra (Nork berea ekarri behar du)
23:30: Euskal Dantza sorkuntza Kukuka
Musika Festa:
- 00:00: Andoni Ollokiegi
- 01:30: Auskalo Taldea
Ekainak 1, larunbata
9:00: Diana
11:00: Margoketa tailerra txokolatada
11:00: Xumela korua auzoan zehar
12:30: Zapotxin pailazoa
15:30: Joxe Migel Aranzadiren oroimenez XIV Mus txapelketa
16:00: Saskibaloi partidak
17:00: Erraldoiak, buruhandiak eta dultzaineroak LOZET
17:30-20:00: Pilota Txapelketako finalak
20:00: Goxorraketak + buruhandiak
20:00: Elektro pottotte
21:00: Herri afaria. Afalondoan, bertsolariak: Lierni Rekondo, Iker Ormazabal “Tturko”
23:30: Akelarre dantza
23:50: Zezensuzkoa LOZET
Kontzertuak:
- 00:00: Txili Pipar
- 01:30: Gora Etorri
- 02:30: DJ Fantasia
Ekainak 2, igandea
9:00: Diana
10:30-11:00: Patata tortilla txapelketa
11:00: Kukuka Euskal dantza
12:00: Herri kirolak
12:00: Oaintxe in deu Txaranga
12:00: Erraldoi eta buruhandiak LOZET
13:00: Proba misto nagusia
14:30: Herri bazkaria
18:00-20:00: Malkogarriyak erromeria
18:30: Toka txapelketa herrikoia
20:30: Azken traka. Teresa Sorgiñari agurra.