Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aktualitatea
Atzealdea Udaberriko Festa aurkeztu dute
2024·05·14
Aterpeko hainbat kide, Agustín Valdivia alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia bertan zirela, Ramon Ormazabalek aurkeztu zuen Aterpearen Udaberiko Festa, zeinen helburu nagusia baita kontsumoa herriko establezimenduetan egin dadin sustatzea da; kasu honetan, Aterpeako establezimenduetan.
Kanpaina honek bi parte ditu. Alde batetik, erosketa-bonuetan 2.000 euro lortzeko zozketa, Aterpean parte hartzen duten establezimenduetan maiatzaren 13tik 25era bitartean erosten dutenentzat.
Bestalde, Sasoeta-Zumaburu eta Garaikoetxea-Landaberri ikastetxeetako 9 eta 12 urte bitarteko neska-mutilen marrazkien erakusketa bat egingo da, "Zer ikusi nahiko zenuke zure herrian hutsik dauden lokaletan" gaiarekin.
Guztira, 800 inguru dira ikusgai jarriko diren marrazkiak.
Marrazkiak maiatzaren 20tik 24ra bitartean jarriko dira ikusgai kanpainan parte hartzen duten 42 establezimenduetan. Haurrek beren marrazkia aurkitzen dutenean, opari bat emango zaie.
Jarduera horren bidez, batetik, Lasarte-Orian kontsumitzea sustatu nahi da, eta, bestetik, haurrek eta haien familiek udalerri osoan barrena banatuta dauden establezimenduak ezagutzea.
Horrez gain, bi egun horietan zehar hainbat jarduera egingo dira:
Maiatzaren 24an, ostiralarekin
17:15-19:30: Lilura Liburudenda
Idazleekin topaketa eta “Txano y Óscar” (Patricia Pérez) eta “Sara-Li” (Julio Santos) bildumetako liburuen sinadura.
17:30-18:30: Dulce Tentación
“Goxokien dekorazioa” tailerra. Goxokiekin egindako dekorazio-elementuak.
Maiatzaren 25ean, larunbatarekin
12:00-13:30: Gimnasio Saito
Zumba eta jumping klasea Jaizkibel Plazan
12:00-15:00: Ormazabal Loradenda
“Garai beteko Goikokaleko alpargategiko erromeria” Erketzeko txistulariekin eta Ttirriki Ttarrakarekin, paellaren eta sagardosaren dastaketarekin (prezioa 5 euro).
12:00-15:00: Arkupe Taberna
“Udaberriko Bermuta” Bodegas Miróren eskutik.
18:00-19:00: “Txili Pipar” taldearen kontzertua (Red Hot Chili Peppersen bertsioak).
19:30-20:30: “Mandrágora Negra” taldearen kontzertua (Heavy melodikoa).
19:00-21:00: Café-Bar Buenetxea.
David Moreno upeltegiko ardoen dastaketa, pintxo-dastaketarekin eta zuzeneko musikarekin girotua Radio Rebeldes Cover taldearen eskutik.
Txu-Txu trena
11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara: Txu-Txu trena Lasarte-Oriako kaleetan zehar, Okendo plazan geldialdia eginez.
Bi ibilbide izango dira, txandakatuz joango direnak:
1. ibilbidea: Atsobakar aldera, Sasoeta, Pablo Mutiozabal kalea, Geltoki kalea, Okendo.
2. ibilbidea: Zumaburu, Txartel biribilgunea, Kale Nagusia, Okendo.
OHARRA: Flyerrean akats bat dago, non adierazten baita Txu-Txu trena maiatzaren 13an izango dela, larunbatarekin, zuzena izanez maiatzaren 25ean, larunbatarekin.
Maiatzaren 24an, ostiralarekin, eta 25ean, larunbatarekin
Eskaintza bereziak establezimendu hauetan: Urruzola mertzeria eta Mabel Moda.