Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Kulturako diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da

2024-05-10

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko argitalpenaz zabaltzen da Lasarte-Oriako kulturaren sustapenerako diru-laguntzak eskatzeko epea. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 6an amaituko da.

Diru-laguntza honen deialdia norgehiagokako erregimeneko da. Kulturaren sustapenerako eta zabalkunderako programetarako deialdiaren diru-kopurua 13.426,47 eurokoa da.

Lasarte-Oriako udal-barrutian sustapen eta zabalkunde kulturalaren esparruan interes orokorreko jardueraren bat egiten duten elkarteak izan ahalko dira lagun tzen onuradun; sustapen eta zabalkunde kulturaleko jarduera horiek honelakoak izango dira: arteekin, zientziekin, historiarekin, ondare kulturalarekin eta letrekin zerikusia dutenak, animazio soziokulturalekoak, aisiako eta astialdiko jarduerak, sormena sustatzera bideratuak, auzo-elkarteen sustapenean, funtzionamenduan eta jarduketetan herritarrek parte hartzera zuzendurikoak, eta arte eszenikoen, arte plastikoen, literaturaren edo musikaren esparruan antolatutako jarduerak.

Era berean, onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuen taldeak, ondasunen erkidegoak edo beste edozein motatako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nahiz eta pertsonalitate juridikorik ez izan, baldin eta Diru-laguntzen Ordenantzan eta Diru-laguntzen Oinarri Orokorretan ezarritakoaren arabera udalaren lagun tza edo diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak edo jarduerak egin nahi badituzte.

Lasarte-Oriako Udalak elkarteek aurkeztutako proiektuen artean banatuko ditu diru-laguntzak, betiere deialdi horietako baldintzak betetzen badituzte, jarraian adierazten diren balorazio-irizpideez den bezainbatean:

  1. Aurkeztutako programaren edo proiektuaren ezaugarriei gehienez ere 40 puntu, honako alderdi hauek aintzat hartuta:
    • Pertsona onuradunen (parte-hartzaileen) kopuruari gehienez ere 20 puntu.
    • Programak edo jarduerak egina duen ibilbideari eta errotze mailari gehienez ere 10 puntu.
    • Programa antzerako proposamenekin eta jarduera edo taldeekin koordinatzeari, gaiak bateratuta eta programak koordinatuta, gehienez 10 puntu.
  2. Programaren edo jardueraren aurrekontuari gehienez ere 40 puntu.
  3. Entitate eskatzailearen ezaugarriei gehienez ere 20 puntu, honako alderdi hauek aintzat hartuta:
    • Entitatearen jarraikitasunari eta solbentziari gehienez ere 5 puntu.
    • Programaren edo proiektuaren finantzazio-tasa. Eskatutako diru-laguntzaren eta entitateak edo taldeak jarritako baliabideen arteko proportzioari gehienez ere 15 puntu.

Laguntza bakoitzaren zenbatekoa zehazteko irizpideak. Deialdi honetako baldintzak betetzen dituzten eskabide onartuek jasoko duten laguntzaren zenbatekoa zehazteko, kalkulua honela egingo da:

A. Kopuru finkoa. Parte honek laguntza bera bermatzen die deialdi honetako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei. Laguntza honen batura totala, gehienez ere, deialdi honetarako ezarritako zenbatekoaren %30 izango da.

B. Eskaera bakoitzaren balorazioa. Irizpideetan seinalatutako kontzeptuetariko bakoitzaren balorazioaren baturak puntu-kopuru total bat emango dio eskaeragile bakoitzari. Deialdi honetarako aurrekontu totalaren %70 eskabide onartuetan lortutako puntu-kopuruen totalaren artean zatituta aterako da ponderazio ekonomikoko indizea puntu bakoitzeko, eta hori eskatzaile bakoitzak ateratako puntu-kopuruarekin biderkatuta aterako da eman beharreko diru-laguntzen ebazpenerako B proposamena.

Ebazpenerako proposamena eskatzaile bakoitzaren A eta B atalen baturak osatuko du.

Informazio gehiagorako, hemen klikatu

 

GAOren argitalpena deskargatu

GAOren argitalpena [pdf]