Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Lasarte

Aplikazio habiaratuak

Menu prensa

Aplikazio habiaratuak

Aktualitatea

Atzealdea Galdetu eta erantzun, Lasarte-Oriaz ikasteko

2024-05-08

Webgunea ezagutu, zaindu eta transmititzen laguntze aldera, egitasmo bat prestatu dute Lasarte-Oriako Udalak eta Txintxarri aldizkariak, elkarlanean, erakunde horrek 2019an estreinatutako webgunea ardatz hartuta

Argazkia: Txintxarri

 

Toponimiari buruz galdetu eta erantzun, Lasarte-Oriaz eta bertako toki izenez ikasteko. Hori da Lasarte-Oriako Udaleko Euskara sailak eta TXINTXARRI-k hilabete honetan erabiliko duten dinamika, hiru astetan zehar www.txintxarri.eus atari digitalean aurrera eramango duten lehiaketaren bidez: hilaren 6tik 12ra, 13tik 19ra eta 20tik 26ra hamarna galdera erantzun beharko dituzte jokalariek.

Galdera guztiak  asmatzen dituztenen artean (gogoratu 30 direla guztira, astean hamar) nekazal etxe batean gau eta gosari bana zozkatuko ditugu, bi pertsonarentzat. Inork ez balitu denak ongi erantzungo, galdera gehien zuzen erantzun dituenetako batek irabaziko du. Parte hartzeak berak ere izango du saria, izan ere, lehiaketan parte hartzera animatzen direnetako batek Avenida taberna-jatetxeko bi menu berezi (asteburukoak) poltsikoratuko ditu. Hilaren 28an iragarriko dugu saridunak nortzuk diren. Udaleko Euskara zinegotzi Jon Antxordokik eta TXINTXARRI-ko arduradun Iñigo Gonzalezek herritarrak animatu dituzte lehiaketan parte hartzera.

Informazio gehiago topatuko duzue TXINTXARRI aldizkariaren webgunearen Toponimia kanal berezian.

Parte hartzeko jarraibideak

Lasarte-Oriako toponimiari buruzko hiru lehiaketa aurrera eramango ditugu hilabetean zehar. Hamar galdera izango ditu bakoitzak.

  • Ez dago denbora mugarik. Ez izan presarik galderak erantzuteko. Jokatzen hasten zaretenean nahi adina denbora har dezakezue, hori bai, zabaldutako leihoa ez itxi!
  • Erantzunak, webgunean. Lehiaketako 30 galderen erantzunak toponimia.lasarte-oria.eus atari digitalean topatuko dituzue. Beraz, sartu webgune horretara eta saltseatu. Ez zaizue damutuko.
  • Gutxienez 18 urte eta partida bakarra pertsona bakoitzeko. Lehiaketetan parte hartzeko gutxieneko adina 18 urtekoa da eta partaide bakoitzak behin bakarrik jokatu ahalko du, ez gehiagotan.

Abendura arteko egitasmoa

Toponimiari buruzko artikuluak irakurri ahalko dituzue TXINTXARRI-k datozen aste eta hilabeteetan argitaratuko dituen aldizkarietan nahiz atari digitalean, bi euskarri horietan zabalduko baitira jakintza alor horri buruzko edukiak. Hil honetan hasiko da gure herriaren ondarearen parte hori ikusarazteko kanpaina eta abenduan bukatuko da.

Dibulgazio lan horri kutsu ludikoa emate aldera, galdera eta argazki lehiaketa bana aurrera eramango dituzte jardueraren antolatzaileek, maiatzean eta urrian, hurrenez hurren. Horiei buruzko informazioa aurrerago emango dute arestian aipatutako baliabideen bitartez eta baita herri aldizkariaren sare sozialen bidez ere. Herritar guztiek parte hartu ahalko dute.

Antolatzaileek balioan jarri dute elkarlanean prestatutako egitasmo hori eta herritarrak animatu dituzte gure herriko toki izenei buruz webgunean saltseatzera, batetik, eta datozen hilabeteetako lehiaketetan parte hartzera, bestetik.

Ahozko lekukotzetatik izendegi ofizialera

Aranzadi Zientzia Elkarteak 1989an egindako lan horretan ahozko lekukotzak jaso zituen, gehienbat. Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko 2001eko ordenantzan ezarri zen udalerriko toponimia guztiarekin izendegi edo nomenklator ofizial bat eratu behar zela.

Lan horri heldu zion Lasarte-Oriako Udalak eta 2016an Ikermap enpresari enkargatu zion azterketa toponimiko bat egitea, izendegi ofizial hori prestatu ahal izateko. Bi urte geroago argitaratu zuen erakundeak nomenklator hori, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. 289 leku izen eta 109 kale izen ofizial bildu zituen dokumentu horretan.

Harremanetarako:

Geltoki kalea 4, behea. Bulegoko ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Astelehen goiz eta ostiral arratsaldeetan, itxita.